Helburua beteta itzuli dira Suitzatik Agirrebalzategi eta Isasti anaiak. Argazkiak

Maider Arregi 2008ko ira. 3a, 19:50
Iker Agirrebalzategik eta Iban eta Argider Isastik, Suitzako bi lasterketa gogorretan hartu zuten parte abuztuan. Lehengoa, Inferno Triathlon deiturikoa, hilaren 23an, egin zen eta bigarrena, Ultra-Trail du Mont Blanc, hilaren 29an. Helburua lortuta pozik itzuli dira hiru oñatiarrak etxera. Disziplina desberdinetan aritu dira proba gogorretan parte hartzeko; horretarako, bai igerian, bai bizikleta eta baita atxintxiketan ere gogor entrenatu behar izan dute. Jarraian oñatiarrek bi proben gainean bidalitako kronikak dituzue:
suitza

Inferno triathloneko kronika

Aurreko aste dana eguraldixan aurreikuspenai begira eon ondoren, gabeko 10:00 oheratuten ginen sekulako zaparrada aspixan. Hurrengo egunerako oso txarra zeguen anuntziauta, behian eurixa ta gora berriz elurra. Mota honetako lasterketa baten aurreko gaba berez ez bada oso ona izaten (nerbixuak, ardurak, lo in ezina…) situasino honetan askoz okerraua.

Goizeko 3:45 jo doskun despertadoriak eta gora, ta eguneko lenengo sorpresa positiboa, eurixa geratu eben eta ez zeukan eualdixak hain itxura txarra. Gosaldu ondoren irteera punturutz joan ginen organisasinoko autobus baten. Ailau eta betiko historixa danak in ondoren (olixua ta baselinia neopreno aspitik, gorrua, antiejuak, azken txixaerrekia…)goizeko 6:30….piiiiiiiiiiiiii, hasi zan uretako burrukia.

ultra2

Uretako partian sensasino desberdinak izan genittun anaia ta bixok, anaia bildurrez urten bazan be oso gustora igari in eben, lasai lasai, ta ni berriz bi aldiz galdu, eta mala letxiakin aselerauta ibili nintzen, eta kontzekuentzia, ba uretatik ia nahiko tostauta urten neben. Boxetan anaiakin juntau nintzan, ordubete azpitik in geben 3100m igariten baina ondoren komentau geben eta bixoi oso luze in xakun distantzia hori izateko.

P1011179

1:05:35 errepideko bizikletan urten nintzen, 110º postu inguruan, anaia ni baino segundu batzuk beranduau urteten zan (1:06:27) eta hasi bezain laster puerto bat zeguen, teorian erreza zena baina….pufffff pentzauta baino askoz gogorraua. Anaia ta bixok, uretako tragua kendu ondoren, ia askoz gustorau fan ginan.

Bisikletarako planteamendu desberdina geukan, ni dana hemutera fan bihar nitzan bizikletan, azkeneko korrikaldixa ez nebelako asko prestatu (lesino bat medio), eta Ibanek berriz bizikletia lasaitxuau hartuko eben gero korrika saio on bat itteko. Ni lenengo metrotatik gendia pasau ta pasau hasi nintzen, oso oso gustora eta fuerte sentiten nintzen, sensasino onakin, eta azken portuari (Grosse scheidegg) bildurra baneukan be, aurretik be dana hemutera urten nitzan. Asken portua…..puffff, zer zan hura!!! 27ko pinoiakin noian nere bizitzan lenengo aldiz eta ala ta guztiz tramo batzutan esiak inaz igo biar ziharo atrankauta, eta anaia atzetik igual, 27xakin ta larri. Bide estu estu bat da, asfalto oso txarrakin, eta ixa 1250m igoten ttu 16,5 km-tan. Alde positibua?....ba nei goorra in harren gende pilia pasau ta pasau fan nintzela, beraz hareintzat gogorraua izango zan. Bajadia oso oso txarra, peligrosua, bide estua, grabilia, asfalto bustixa, ….hobe lasai hartzeia, bape arriskatu barik.

P1011027

Nere demporia errepideko bisikletan 3:46 izan zan, eta 27ºdemporarik honena bizikleta zatixan. Ibanek 4:15 eko demporia in eben bizikletan eta gerom komentauko geben mouan, eta gizurra badirudi be goorrena bajadia. Ibanen gainera zuzen zuzenian ikusi eben lasterkari batek sela hartzen eben “ataju” bat goittik bera (ustedot etzala bakarra izango ta gurutze gorrikuak ez zirala azpertuko).

Boxetan sapatak aldatu ondoren, mendiko bizikletia hartu ta beste portu potente bat igotera, ankak be ia fresko fresko ez zeuden eta lasaitxuau hartzeia erabaki neben. Igoeria banekixen gogorra zala baina eneben pentzauten alako bide txarretik izango zanik, grabilla sueltua eta horrenbesteko aldapiakin….nahiko lan behetik gora. Ala ta be gendia pasau ta pasau jarraitu neben, eta goittik berakuan dator sorpresaik haundixena!! Nik pentzauten neben bajadia pista azkar batzutatik izango zela eta …bai zera, inguruko senda eta bide tekniko gustietatik zihar zartu gintuzten (descensoetan erabiltzen duten bajada bat zen, zig-zag bertikal eta peraltatuz josita, oso oso teknikua). Bai Ibanek eta bai nik, ezagutzen ez gebenez, arriskatu gabe jeistea erabaki geben eta gainetik ez beste alde guztietatik pasa zitzaigun jendia. Askok ezagutzen zuten ibilbide hau eta gure aldean azkar eta konfiantzaz bajatzen zen jendea. Ala eta gustiz, oso oso polita, lasterketako tarte dibertigarriena inolako dudarik gabe. Azkenean Stechelberg-era iritsi ginen eta mendiko bizikleta hutzi ondoren lasterka hasi ginen. inf4 Nere dempora 1:52 izan zen, uste baino askoz hobea (13º deporarik honena) eta Ibanek 2:36 ko dempora egin eben. Ibanen kasuan betik gora ni baino lasaitxuau fan zan eta goittik bera, nahiz eta bere fuerita hau ez izan, izugarri gozatu eben, eta están gutxiaurako, paraje arietan eta olako bajadia….penia bigarren aldiz bajauten ez zala, bestela behin ezaututa….puffff, aginak pinu emborren baten jareteko moukua zan!!!

Korrika saiuan bi zati desberdinduko nituzke, lehena Murreneraino (1000m desnivel positibua eta 16km), korrika asko itteko moukua, desnibel fuerte barik eta grabilasko bidian zihar, eta bigarrena Murrenetik Schilthorn puntara (1300m desnivel positibo eta 9,5km), benetako mendixa, harri suelto hartian eta tremendako desnibelakin, eta gainera zati honetan benetan probian izenan nondik norakuak ikusi gittun geure baittan, lenengo txingorra eta ondoren elurra bota eben eta.

inf3

Lenengo satixan, sela korrika asko ittekua zan, eta nik, lesino bat medio, korrika azkar esin doten in, 5 edo 6 lasterkarik pasau ninduten. Ni saiatuten nitzan ahalik eta azkarren faten oinez edo aldapia gutxiketan zanian trotian, baina ala ta gustiz be gendia azkarrau zoian. Murrenera ailauten hasi zan benetako probia, ze oinarte eguraldixak izugarri errespetau badoskun be, hemen ia ziharo txartu zan eta lenengo euri zaparradak hasi zian. Atzetik berriz Iban bere erritmua hartu eta trote suabe baten murrenerako aldapak igoten zoian zerua sela beltzituten zan ikusixaz. Murrenetik gora gauzia asko aldatu zan, desnibela gogortu ala, ni berriz gendia pasauten hasi nitzan, eta eguraldixa berriz txarretik okerraura jo eben, txingorra bota ondoren elurra hasi xakun. Puntararte benetan izan zan INFERNUA, triatloiko maillot mehea elurrez zurittuta eta anka ta besotako hotza barruko berotasunakin kontrastian. Ala ta gustiz be gustora ta fuerte igo neben eta postu dexente obetu nittun. Azkenian gora 3 ordu eta 31 minutu ondoren heldu nintzen, korrika saioko 17º tokixan. Azkenian bukatu zan infernua neretako, Schilthorn-eko gailurrian irabaslia izango banitz mouan bi besuak ta begiradia gora begira sartu nitzan, posez gainezka!!! Dana zuri zuri zeuen elurrez eta lainuaz josita, spiker bat mikrofonotik nere izena esan esinka, eta tremendako bandia musika joten (honeik bai meritua). Ni barrura sartu, arropa sikua jantzi, zeozer jan ta anaiaren zain geratu nitzan barruan zeguen korrikalariendako prestatutako sala baten.

inf2

Anaia bitartian nere pentzamentu berdinakin zetorren, elurrez zurittuta, eta ikusten nola beste korrikalari batzuk bidean zihar arropa jazten zijoazen (bidean zehar laguntzaileak hutzi zituzten arroparekin).Ta gu berriz lenengo aldia zenez, eta aurreko egunean egon zen txarla informatibora ez ginenez fan (alemaniera hutz hutzean bait zan), euskaldunak garela demostratzen,ja ja ja , izoztuta bidetan geratu ez ginenean….!!!

Elurra gero ta gehiago zuritzen zijoan mendia eta gero ta egoera okerragoa zegoenez, 66 lasterkari pasatu ondoren, lasterketako azken 2km-ak moztu zituzten, hau da, helmuga 2 km beherago jarri zuten, 2400m-tara. Zoritxarrez Iban puntu horretara heldu zenean (Birg 2400m eta lasterketako 23 km-a) helmuga bertan zegoen eta hantxe bukatu behar izan zuen lasterketa 3:22 minutuko demporan zijoala. Pena handiaz azken 2 km pastazo horiek ezin eginagatik baina pozik Infernuko sutan erre ez zelako, azkenean bukatu genuen, helburua bete genuen. Mozte hau izan ez balitz beste 30 min inguru behar izango zituen Ibanek goraino heldu al izateko.

Guztiok Murrenen helkartu ginen, han bait zegoen arratsaldean historia guztia, sari banaketa, pasta party, etb….

inf1

Lasterketa Olaf Sabatchuss Alemaniar ezagunak irabazi zuen (Hawaiko Ironmanean 5º izana, Brasileko Ironamnean irabazle, Roth-eko Ironmanean 2º, eta 10 ironmanetik gora ditu 8:00 eta 8:20 biarteko demporan …..) 8:53 eko demporarekin, eta bigarren Marc Ptzebitzin izan zen 9:07 ko demporarekin (orain harte egin diren 11 inferno triathlonetik 7 irabazi ditu).

Ni 21º tokian helmugaratu nintzen, 10:15-ko demporrarekin, eta Iban 95º tokian 11:20 ko demporarekin. 

Ultra Trail du Mont-Blank-eko kronika

Aurreko egunetik asten da Chamonixen dana, bueno egixa esan aste danian dau giro berezixa baina aurreko egunekua ia da zirkoik haundixena. Danak euran motxilakin, bastoiakin, bixera, antieju…..materialan controla pasau bihar da eta gende dana kalian gora ta bera dabil materialakin. Guk pe beste danen antzera aurreko egunian in eta karrera egunerako gertu istia erabaki du dana eta kola luze bat itxoin ondoren dorsala hartu eta material controla pasau du.

Hurrengo egunian asken momentuko arazo batzuk medio Iban ixa ixa ez da lasterketan urteten baina asken momentuan eta korrika eta prisaza bada be, Iker eta bixak prest dauz 2 eguneko gaupasia asteko. Aurten ikusmin haundixa sortu da Marc Olmo txakur zarrari (azken urteotako irabaslia) lehiakide gogor bat urten xakolako, Kilian Jornet gazte kataluniarra, urrinau fan barik aurten bertan Pierra menta, Zegama-Aitzgorri Maratoia, etb. irabazi dituena.

18:30 puntu puntuan hemuten xako hasieria lasterketiai, eta sugia hasten da luzaketan. 2300 lasterkari inguru dia eta hasieria Chamonix-eko kale estuetatik da, beraz 5-10 min bihar daue danak pasauteko.

iban

Chamonixetik urten eta lehenengo 8 kilometruak nahiko lauak dia baina gehixenak asfaltuan. Zela hasieria dan jentia oinaztuan mouan faten da, zeinek aurrena harrapo. Les Houches-era allau eta abituallamentuan zeozer jan eta edan ondoren, hasten dia benetako mendixak. 13 kilometrotan La Charme tontorra igo eta Saint Gervais-era allau ginan desnibel haundixak pasau ondoren. Hurrengo 14 kilometrotan aldapa haundirik ez dauen arren, bidiak beti dako gorako tendentzia. Hona allau giñanerako gabeko 9xak zian eta lehenengoz frontala etarateko ordua allau zan. Gaba oso ona etorrela ikusten zan eta ilunkaran paisaje ederrak ikusteko aukeria euki geben.Gainera Ikerreri zeozek kalte in otzan estomagora eta gorputzaldi txar baten sartu zan. Abituallamentutan jana egon arren, ezer jan ezindda ibili zan 80. kilometrora arte. Ratu txar luze hau ahalik eta samurren eruaten asko lagundu otzan Ibanek.

Aipaketakua da tartian pasaitten dian herri eta auzunetan egoten dan girua. Igual da ze ordu dan; beti dau jentia korrikalarixak animaitteko prest. Gainera organizaziñuak ikuskizun asko antolaketan dau, karreria pasaitten dan bittartian ambientia jarteko.

35. kilometruan hasten da Croix de Bonhomme-rako igoera gogorra; 9 kilometruan 1300 metroko desnibela. Aldapa hontan Ikerren gorputzaldi txarra okertu in zan; botaka ittera allau arte. Baina, orduantxe hasi zan egoera txar honi buelta emuten; luze samar fan arren. Tontor hontatik bajaitteko aldapa gogorrak atzian itxitta, Les Chapieux-era allau ginan. 50. kilometrua da eta ia kantzaziñua apur bat igarten hasi gara.

Hurrengo 10 kilometrotan Col de la Seigne igo geben eta hemendik aurrera Italiako mendittan sartu giñan. Tontorretik Lac Combalera bajau giñan, 65.garren kilometroa.  Hemendik aurrera abituallamientotan ez dau edateko  basorik eta organizaziñuak aurreko egunian emun dozkun baso bat eruan bihar izan geben gaiñian zerbait edan gura bageben behintzat. Egunak hemen argittu dozkun, kriston ikuskizuna eskaiñiz, bertako glaziar eta tontorrak naranja koloria hartzen oiasen eiñian. Beste mendi punta batera igo ondoren, bajada luze batekin Courmayerra allau giñan, 78.kilometrua, eta lehenengo abituallamento fuertia. Bertan, gura izan ezkero ohiak dauz lo itteko, medikuak, podologuak, janari eta edari ugari, eta baitta aurreko egunian antolatzaileeri jaretako gure poltsak, erropak aldaketia edo gura izan ezkero.

Erropak aldatu eta indarrak hartu ondoren, Mont Blanc-aren italia aldeko ballara dana zeharkatu geben Arnuvara heldu arte. Bertatik hasi giñan Gran col de Ferret- erako igoera gogorra; tontorrean 99.kilometroa  eta Suizarako sarrera. Ondoren 19 kilometroko bajada luze bat eta 4 kilometroko igoera gogor baten ondoren Champex Lac-era heldu giñan, bigarren eta azken abituallamiento potentia, Chamonix baino lehen. Hemen Courmayerren antzera danetik euen, eta ilunkaran allau ginanez, berriz be indarrak hartzeko lasai lasai ondo afaldu geben. Erropak berriro aldatu gaberako eta bigarrengo aldiz frontala motxilatik etarateko ordua allau zan.

123.kilometruan geuzen eta perfila ikusita planteaitten du 3 etapa mouan hartzeia falta dana, ze 3 mendi igo eta bajaittia geraketan xaku. Urten eta segidan Argiderrekin juntau ginen, gure lehenengo etapa hau (Champex-Trient) anderantziz ittetik etorrena 2. gabe honetan kompainia apur bat itteko. Gu momentuz indarrez ondo goiazen, baina hanketan ampollak hasixak zian burukominak emuten.

btt argi

Champex-etik Bobine mendirako igoeria hasi giñan.Aaurreikusitako mouan gaba bikaina zan mendixan ibilteko, zerua garbi garbi eta hotz haundi barik.Igoeria nahiz eta leku oso politetatik pasau, guri oso luzia ta zakarra in xakun, ta Trienteko bajadia ondiok eta gogorraua, hanketan ampollak errebentaitten hasi eta hanka azpittatik benetan sufriten hasi ginalako.

Trienten berriro zerbait jan eta mobiu ginan guk deiketan gotzan moduan 2. etapiai ekittera, beste 2000m pasako mendi bat eta beste igoera potente potente bat. Hala ta guztiz be behetik gora gendia pasauten geben betik, baina goittik beherakua izaten zan okerrena. Ixa goizeko 1:00 hasi ginan igoten eta bajadan berriz be haginak estuketia tokau xakun, hanka azpixak benetan errebentauta daku bixok eta azkenian nola edo ala ailau ginen Vallorcine-ra. Hemen indarrak artzeko jan eta edatiaz aparte, berriz be pelotarixan estilora esparadrapo pila bat ipintia tokau xakun, kasu honetan hanketan; zerbait hobeto ibiliko ginan esperantziaz. Animoz eta indarrez ondo goiazen, batez be ikusita 3. etapia “bakarrik” geraketan xakula. Hanka azpixak be hobeto geukan gure “zirujia” partikularran ondoren eta goizeko 4:00 aldera azken mendixa igoten hasi ginan, La Flegere. Honek izugarrizko aldapak dako, metro askotan lurrezko eskilara eta gusti. Igoeria oso luzia ta, noiz baino noiz gaina ikusiko fan ginan ta….pufff, kosta zan.

Askenengo bajadia bakarrik geatuten zan, 10km goitik bera 800m-ko desnibela bajauten. Baina ola esanda tontokixa bat hemuten dauena gure kasuan eternua izan zan, esparadrapuak ia lekutik mobiuta, ampolla barrixak etara doskun, lenduak errebentau….en fin, pauso bakoitzian izarrak ikusten ibili bihar izan gebela. Ointxe izarrak aipatu dotela….gora ailau ginanian eguna argittuten hasi eben (6:15 aldera) eta frontalak itxungi geben.

Azkenengo ordutan pasau geben gendia atzetik etorri ta pasauten hasi zan, izan be gu ankia ia sela jarri be eskekixela goiazen, poliki poliki eta alik eta gutxien sufritia saiatuz. Etzan behinguan ailau Chamonix, dempora danian goitik ikusten geben baina esin ailau. Alako baten askenian ailau zan asfaltua, Chamonix-eko kalia, eta gende artian metaruntz fan ginan ankaspiko minak momentu batez aparkau ta lasterketa bukaeriaz disfrutauteko. Argiderrek ia metan sartu aurretik jare gintun gure sarreria grabauteko  goizeko 8:30 pasatxuan, 38 ordu eta 7 minutu Mont-Blankeko mendilerro danari bueltia hemun ondoren, 166 kilometro iñaz. Hori bai, zerbait jan eta pittin bat rekuperau ondoren, podologuana eta masajistairi bisitia in geben sin falta, eta 65 ordu geruau berriz be isarak gustora hartu geben.

Azkenian bixok pozik akabo geben lasterketia, indako denporiari kaso larrei inbarik, egualdi onakin eta Alpetako paisaje ederrekin disfrutauas, 389 eta 390.postutan sartu giñan Chamonix-eko helmugan. Irabazlea Kilian Jornet izan zen, eta 1200 korrikalari inguruk akabo ebein lasterketa gogor baiña polit hau.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak