Bihar iritsiko da Oñatira Gasteizko Cegasako langileen EREaren kontrako martxa

Miren Arregi Amasorrain 2009ko api. 24a, 13:05
Cegasaren Gasteizko lantegian Lan Erregulazio Espedientea aplikatu zaien langileek Gasteizen hasi eta Oñatin amaituko den martxa hasi zuten atzo. Gatzagan egin dute lo bart gauean eta gaur eguerdian Arrasatera iritsi dira. Langileek salatzen dute Erregulazio Espedienteak ez direla egin euren eskubideak errespetatuz, eta irtenbide bat aurkitu ezean, aldarrikapenetan jarraituko dutela.

Gasteizko Cegasa lantegiko Lan Erregulazio Espedientearen ondorioz kontratua behin behinekoz etenda duten langileek Gasteiz eta Oñati arteko martxari ekin zioten atzo. Gatzagan pasatu dute lehen gaua, eta gaur eguerdian Arrasatera iritsi dira. Bihar, berriz, Oñatira iritsiko da martxa, eta Juan Zelaiaren etxetik pasatuko dira euren aldarrikapenak bertaraino eramanez.

Erregulazio Espedientearen aurka egingo dute Gasteizko lantegiko langile afektatuek espedienteak euren eskubideak albo batera utzi dituela salatuz. 203 dira EREak kontratua abendura arte eten dien Cegasako langileak.

Erregulazio Espedienteak langileak kontraturik gabe utzi ditu abendura arte, eta nahiz eta langileen helburuak lanpostuak mantentzea izaten jarraitzen duen, kaleratzeak gertatuko diren susmoa dute eta horiek baldintza onetan eta langileen eskubideak errespetatuz egitea eskatzen dute.

Salatu dute gainera, enpresak EREan sartu dituela errelebu kontratuekin zeuden 55 urtetik gorako langileak inolako ordain sari barik. Langileen komiteak, hala, enplegu erregulazio espedientea baliogabe uzteko errekurtso eskaria egin du, errelebo kontratua duten langileak EREtik kanpo uzteko asmoz. 


Langileek diote gainera, 2007 eta 2008 urteetan, galera handiak izan ziren urteetan, lantegiaren historian gehien produzitu diren urteak izan zirela.

Langileen batzordeak Gasteizeko lantegian, Txinatik datozen pilak etiketatzen ari diren susmoak ditu, eta ez zaiela stockean dauden 229 milioi pilari irteerarik ematen. Horrekin diote, enpresak urte amaieran stockean dauden pilak ez dituela saldu esango duela, ERE barruan dauden langileen behin betiko kaleratzea justifikatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak