Edukiaren lizentzia, CC-by-sa

Creative Commons Aitortu-Partekatu

2011ko ekainaren 27tik aurrerako goiena.eus-eko testuak lizentzia honekin daude babestuak: Creative Commons Aitortu-Partekatu, cc-by-sa. Iritzigileek, erantzunetan mezua lagatzen dutenek, argazkiak igotzen dituztenek... edozer bidaltzen dutela ere, lizentzia hau esleitzen diotela onartu behar dute.

Hala ere, goiena.eus-ek ez ditu salbuespenak baztertzen eta, gertatzen badira, testu horiek argitaratzen direnean argi zehaztuko da hori. Jarri gurekin harremanetan kontaktu orriaren bidez hemen argitaratu nahi dituzun testuak salbuespen horien artean sartu behar direla uste baduzu. Blog komunitateko blog bakoitzak du jabe bat eta salbuetsita daude goiena.eus-eko lizentziapetik.

CC-by-sa laburdurak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia adierazten du. Definizio gehientsuenen arabera, eduki librea edo/eta copyleft terminoak aplika dakizkieke hemengo CC-by-sa testuei. Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua. Etiketa hori Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia.

Funtsean honek zera esan nahi du: edonork erabil ditzake hemen agertzen diren testuak. Eskubidea duzu:
• Hemengo testuak norberak nahi duen tokian berrargitaratzeko.
• Testuen kopiak egiteko.
• Testuotan oinarritutako lan eratorriak egiteko, erabilpen komertzialak barne (liburu batean bildumaren bat egiteko, adibidez).
• Testuak, argazkiak, bideoak... erabiltzeko euskarazko Wikipedian artikuluak dokumentatzeko, hemen deskribatutako prozesua bururaino iristen denean.

Baina eskubide horiekin batera, betebeharrak daude:
• Egiletza aitortu behar duzu. Artikuluaren sinatzaileari zor zaio egiletza hori eta baita Goienari ere.
• Baldintza berean banatu behar duzu lan eratorria edo egiten duzun kopia edo dena delakoa.

Egiletza aitortu eta lizentziaren baldintzekin zuzen jokatzeko modu zuzen bat izan daiteke erabiltzaile izena aipatzea, lizentziaren aipu eta lotura eskaintzea. Adibidez, paperean inprimatuko bazenu, honela:
© Jose Maria Arizmendiarrieta
cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatu
http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu
goiena.eus-etik hartua: http://goiena.eus/xxxx-xxxx-xxxx

Interneten bada, estekak eginda URL horiekin:
© cc-by-sa Jose Maria Arizmendiarrieta: Creative Commons Aitortu-Partekatu. Hemendik hartua: goiena.eus

Aitortza eta eskubideak artikulugileei zor zaizkiela uste dugu, baina goiena.eus-eko jatorria aipatzea zuzena eta jatorra izango litzateke, eta eskertuko dizugu.

2011ko ekainaren 27ra artekoak

Goienak, hasieran, ez zuen lizentziarik izan, baina segituan jarri zitzaion Creative commons Aitortu ez-komertziala lizentzia. 2011ko ekainaren 27ra artekoak, beraz, lizentzia horrekin publikatu zirela ulertzen da eta horri egingo zaio men.

Berrargitalpenak eta irudiak

Goiena.eus-era kargatzen diren artikuluez gain, beste toki batzuetan agertutakoak berrargitaratzen ahal dira hemen, eduki libreak badira edo lizentzia jakin bat errespetatzen bada. Kasu horretan, artikuluaren testuan aipamena egingo da, aplikatzen den lizentzia ez baldin bada zehazki CC-by-sa. Argitaratu beharrekoaren lizentzia ez bada jabeari ezer aipatu barik igotzekoa, beti eskatuko zaio baimena eta ondoren adostutako lizentziarekin publikatu. Salbuespenak izango dira eta salbuespen oro moduan markatu egingo dira.

Berrargitalpenak (1): lan libreak eta ia libreak

Goiena.eus-ek, beste edozeinek bezala, eskubidea du era honetako lanak argitaratzeko:

  • Approved for Free Cultural Use (Erabilpen Kultural Librerako Baimendua) etiketa daramaten lanak, hala nola CC-by-sa lizentziak babestutakoak.
  • CC-nd edo Creative Commons Non-Derivative lizentzia daukaten lanak, betiere lanen eratorpenik egiten ez bada (irudien kasuan, tamainaren doiketak zilegitzat jo daitezke). Euskaraz, Lan eratorririk gabe lema du lizentzia honek.

Kasu hauetan, lanen egiletza eta lizentzia zuzen aitortzen saiatuko gara.

Berrargitalpenak (2): lan ez libreak

Goienak.eus-ek ez du era honetako lan edo irudirik argitaratzeko eskubide berezkorik:

  • Egile eskubide erreserbatuek edo copyright ohikoak babestutako lanak.
  • CC-nc edo Creative Commons NonCommercial lizentzia daukaten lanak. Euskaraz, Ez merkataritzarako lema daukate lizentzia horiek.

Azken puntu horri dagokionez, eztabaida dago ea publizitatearen argitalpen soila erabilpen komertzialaren parekotzat jo daitekeen. Goienak irakurketa murriztaile hori hobesten du, eta CC-nc materiala hemen ezin daitekeela argitaratu uste dugu. Ez, behinik behin, jabedunari eskatu barik.

Era honetako lanak argitaratu ahal izango ditugu, soilik kasu hauetan:

  • Egilearen edo eskubideen jabeen baimen zehatza daukagu, Goiena.eus-en argitaratzeko. Baimen hori aipatu egingo da, eta goiena.eus-erako bakarrik dela ulertuko da, ez bada beste ezer gehitzen.
  • Argitalpenerako eskubideak erosi, kontratatu edo eskuratu izan dira.
  • Irudien kasuan, gehienez 160 pixel zabal edo garai den thumbnail edo hazbete tamainako irudiak argitaratu ahal izango ditugu, helburu informatiboarekin, Interneteko hainbat irudi-bilatzaile eta zerbitzuk egiten duten eran.
  • Era berean, egile eskubide erreserbatuak dituzten testuen aipuak egiteko politika logikoa aplikatzen da goiena.net-en, hedabide guztietan bezalatsu: pasarte laburrak edo aipuak bai, artikulu edo kapitulu osoak ez.

Berrargitalpenak (3): bestelakoak

Horra zenbait kasu:

  • Dokumentazio publikoa egile-eskubide eta lizentzia desberdinen menpean egon daiteke. Hala ere, uste dugu zilegia dela eta ez dela legerik hausten horrelako lanak argitaratzen, eta sinesten dugu gainera zerbitzu publikoa eskaintzen dela hori egitean. Herri-administrazioen lanak, bereziki Euskal Herriko herri-administrazioenak, honela tratatzeko borondatea daukagu.
  • Izaera promozionala duten irudiak, hala-nola logoak, kartelak, liburu-azalak, etxe komertzial batek bere webgune edo agirietan argitaratzen dituen produktu baten argazkiak... Irudiaz gain, jatorria edo izena eta esteka bat eskaintzen bada, lanaren promozioari laguntzen zaio eta zilegi da gauzak horrela berrargitaratzea. Are gehiago, egileen asmoa zabalkundea eta publizitatea izan ohi da, ikusi dadila norberaren logoa, liburuaren azala, produktuaren itxura.
  • Interneten ibili dabiltzanak. Hainbat irudi, testu eta abar ibili dabil Interneten... Ondare eta jabego publikoa ez dira izango, baina folklore publikoa bai, nolabait esateko.
  • Pantaila-irudiak. Non hartu den adierazten bada, esteka batekin, ohikotzat jo daiteke honelakoen argitalpena Interneten.

Era honetako dokumentuak eta irudiak argitaratu egingo ditugu. Egiletza edo jatorriari buruzko xehetasunen peskizan ez gara hasiko (zaila da zehaztea liburu-azal batek zein egile zehatz dituen, normalean kontrazal fisikoan egoten da artistaren egiletzaren aipua), eta zuzenean argitaratuko dira gauzak. Izaera promozionalekoei eta pantaila-irudiei jatorrizko loturak gehitzen saiatuko gara.

Lan jakin baten gaineko zehaztasunik egin nahi baldin badu inork, kontaktu orriaren bidez idatzi, mesedez.

Bideoak eta dokumentuak

Bideoak erakusten ditugu goiena.eus-en beste webgune batzuetan dauden ikus-jogailuen kodea itsatsita. Webgune horietan eskubideen gaineko argitaratze politika zehatzak egon ohi dira, eta behaketa eta kontrola haien esku dagoela uste dugu. Adibidez, Youtube-n bazegoen hemen bideo bat, baina kendu egin zuten ez zelako eskubide-politika errespetatzen.
Dokumentu edo fitxategien kasuan, horiek ikus-jogailu baten bidez ikuskatzeko aukerak badaude sarean, hala nola Scribd edo Slideshare plataformek eskaintzen dutenak. Bideo plataformen kasuan bezala, kontrola webgune horien ardura dela uste dugu.

Goiena.eus-ek bere bideo propioak ekoizten baditu edota Goiena Telebistatik igotzen diren bideo guztiak, horiek CC-by-sa lizentziarekin banatzen saiatuko da.

Beste bide batzuetatik bideoak, dokumentuak edo fitxategiak eskuratzen baditugu, horiek argitaratzekotan hemen gorago berrargitalpenen alorrean deskribatzen ditugun baldintzetan egiten saiatuko gara.

Estekak

Uste dugu ez dela baimenik eskatu edo eduki behar Interneteko URL jakin batera esteka bat egiteko.
Era berean, P2P sareetan edukiak eskuratzeko hiper-estekak eskaintzea zilegi dela uste dugu, Hego Euskal Herrian aplika daitezkeen aurrekari judizialen argitan.

Besterik

Kasuistika oso zabala da, eta hemen aipatzen ditugun kasuez gain, beste batzuk sortzen badira, dokumentu hau eraldatzen joango gara.

Edozein zalantza baduzu, jarri harremanetan gurekin kontaktu orriaren bidez.

Eskerrik asko.

Goiena Komunikazio Taldea koop. E.