Oñatiko Zuazola-Larraña BHIko ikasleak, Micro First Lego League torneoan parte hartuko dute.

Erabiltzailearen aurpegia Oñati BHI 2019ko urt. 17a, 12:35

FIRST LEGO League Euskadi finalerako balizko entrenamendua.



Torneoa urtarrilaren 19an jokatuko da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean.

Guztira, 320 ikasle arituko dira nor baino nor; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak eta bertan Oñatiko Zuazola-Larrañako 4. DBHko ikasleak egongo dira.

FIRST LEGO League Euskadiren finala otsailaren 16an izango da Gasteizen eta han lehiatuko dira Zuazola-Larrañako ikasleak. Larunbata honetan, Zuazolako ikasleek, prestatzen ari diren proiektuaren egoera aztertzeko aukera izango dute .

Aurten ikasleek INTO ORBIT erronkari aurre egin beharko diote: zientzia-proiektua, robotaren jokoa eta balioak. INTO ORBIT erronkaren baitan partaideek espazioan bizitza errazteko soluzio berritzaileak proposatu beharko dituzte, bertan urtebetez bizitzeak sor ditzakeen arazoentzako konponbideak emanez.

Sorte on eta ondo pasatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak