... eta nekazaritza ekologikoaren biblia bihurtu zen.
Monolaborantza, gehiegizko mekanizazioa eta ongarri kimikoak salatzen ditu eta konpostatze teknika bat elaboratzen du: Indore Metodoa; nekazaritza ekologikoan erabilitako lehen teknika.
Modu honetan, nekazaritza ekologikoa eta nekazaritza biodinamikoa jaio ziren, lurraren emankortasuna zaharberritzeko asmoz.
Gutxiengoa da nekazaritza ekologikoa, eta askok herrialde aberatsen nekazaritza dela uste dute, eta mundua elikatzeko gai ez dela pentsatu. Hala ere, nekazaritza ekologikoa bultzatzen duten proiektuak hazi egin dira hegoaldeko herrialdeetan.
Nekazaritza ekologikoak berotegi efektuko gas gutxiago igortzen ditu, ingurumena zaintzen du eta mundua elika dezake. Baina badaude nekazaritza ekologikoa kritikatu edo zalantzan jartzen dutenak; horien ustez, nekazaritza ekologikoa luxuzko nekazaritza da eta ez da gai biztanleria elikatzeko.
Egia da produktu ekologikoak ohikoak produktuak baino garestiagoak direla, baina errendimendu txikiagoen, eskulan-kostuen eta banaketa-kostuengatik da.
Biztanleria elikatzeko ezintasunari dagokionez, garatutako herrialdeetan, elikagai ekologikoak ohiko nekazaritzan ekoiztutakoak baino %8 gutxiago dira; herrialde ez garatuetan %80 gehiago dira. Herrialde hauetako nekazariak pobreegiak dira ongarriak erabiltzeko, eta horregatik, nekazaritza ekologikoaz baliatzen dira. Honek frogatzen du benetan garestia dena nekazaritza konbentzionala dela, eta ez ekologikoa.