1935. urtera arte itxaron behar izan zuten kategoria gorenera iristeko. Osasunak azken partida Murtziaren aurka jokatu zuen, eta irabazi egin behar zuen. Hala izan zen, 3-0 irabazi zuten, eta Iruñeko taldea lehen aldiz futbol nazionaleko lehen mailara heldu zen. Hona hemen garaipen hartako jokalariak: Urreaga; Ilundáin, Recarte, Ruiz, Cuqui Bienzobas, Urdiroz II; Castillo, Iturralde, Vergara, Paco Bienzobas eta Catachú. Emilio Urdiroz zen entrenatzailea.
1967ko irailaren 2an inauguratu zen Sadar estadioa, zelai moderno eta erosoa, 25.000 ikuslerentzako lekuarekin. Atzean geratu ziren San Juan zaharraren lorpenak; Osasunak leku horretan lursail bat eskatu zion Udalari, eta 1922ko maiatzaren 21ean inauguratu zen estadioa.
1985. urtean Europan egin zuen debuta, eta 2007. urtean UEFAren finalaurrekoa jokatu zuelarik, Sevillaren aurka galdu zuen. Urte latzak igaro ondoren, Osasuna bere mendeurrenera iritsi da, kluba ekonomikoki onbideratuta zegoela eta lehen mailan jokatzen zuela.
Correosek bat egin du klub horren mendeurreneko ospakizunekin. Zigilu horrek gorritxoen irudi lausoa du atzean. Horretarako sortutako logotipoa duen baloi zuria dakar, klubaren armarria gogoraraziz; erakundearen kolore ofizialak ditu, hots, urdina, zuria eta urdina, lehoiaren eta kateen ordez, eta 1920-2020 datak, klubaren 100 urteak nabarmenduz. Zigilu horren bidez, klub horrek beti izan duen adiskidetasun-espiritua islatu nahi da. Izan ere, klubak beti aparteko giroa izan du, eta batzuetan ematen du futbolaz gozatzen duen lagun-talde bat izaten jarraitzen duela. (CORREOS 2021)
Zigiluaren datu batzuk
Inprimaketako prozedura: Offset
Papera: Estucado, engomado, fosforescente
Zigiluaren neurria: 40,9 x 28,8 mm (horizontal)
Efektua orrian: 25 zigilu
Zigiluen posta-balioa: 0,70 €
Sorta: 160.000 zigilu