Senegali laguntzeko lanean ari den elkarteak, sentsibilizazio kanpaina bat hasi du Debagoienako eskoletan. Ikasleei eta gurasoei zuzendutako kanpaina da eta gure proiektua zein den eta gure helburuak zein diren erakustera bideratuta dago. Jasotzen ari garen erantzuna oso positiboa da.
Urriaren 6an, Aretxabaletako Lanbide Eskolako ikasleei hitzaldi txiki bat eman genien. Bertan, irakasleek oso ondo hartu gintuzten, eta soldadurako ikasleek protesiak, aulki bereziak... egin ahal izateko lankidetza hastea adostu genuen, Senegalen sortzen ziren beharren arabera.
Urriaren 10ean, Aretxabaletako Lanbide Eskolako Erizaintzako Laguntzaile ikasleak Aretxabaletako merkatuan tentsioa hartzen aritu ziren elkartearekin elkarlanean aritzeko, eta jarduera horrek herritarren artean oso harrera ona izan zuen.
Urriaren 11n, atsedenerako, tortilla batzuk egin zituzten Yaakarri elkartasuna adierazteko.
Arizmendi Ikastolak ere lagundu du gure proiektua guraso eta ikasleekin partekatuz eta dohaintza eskatuz.
Kurtzebarri eskolako Lehen Hezkuntzan, mahaiak eta aulkiak eta eskolako materialarekin eta gurasoek emandako arropa eta jostailuekin ere lagundu ditu. Bigarren hezkuntzan, gure proiektua aurkezteko Aretxabaletako zineman, Arkupen, hitzordua jarri dugu.
Arrasateko Eskolatik ere mahaiak eta aulkiak ere jasoko ditugu.
Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusarekin duten curriculum planaren barruan lankidetza bat egiteko geratu gara komunikazio plan bat lantzeko beraien ikasleekin gure elkartearendako. Elkartea, gainera, bidaia bat egitea pentsatzen ari da, eta, horretarako, auzolandegi horiei forma emateko ideiak eskatzen ari gara.
Eskertuta
Gure proposamenak izan duen erantzuna, izan dugun harrera ona eta proiektuan izan dugun inplikazioa eskertu nahi ditu Yaakarrek. Espero dugu lankidetza hori denboran luzatzea, ideiak sortzen jarraitzea eta proiektua komunitatearen parte izatea.