... bi formatara erabili eta ulertu daiteke: bata, gainsoldata eta bestea, gainalokairua; sinonimo direla, alegia. Eta, harrigarria benetan, ez nuen espero, euskarazko bertsioan, hain kontrajarriak izan daitezkeen bi kontzeptu hitz berarekin adieraziko genituenik. Ez dut uste hiztegia finkatu zutenek bizi dugun egoera imajina zezaketenik, baina jasaten ari garen berri txar bonbardaketa hain larri eta lotsagarria kontuan hartuz, uste dut esan daitekeela gainsoldatak eta gainalokairuak antonimo izatetik hurbilago daudela beste inondik baino. Izan ere, beren etxeetatik kanporatuak edo hartarako arriskuan diren gainalokairudunek jasaten dituzten gainalokairuek ez dute sinonimo izaera handirik, ez antzekotasunik, kanporatzaile diren bankuen atzean ezkutatzen diren gainsoldatadunen gainsoldatekin. Korapilatsua? Bai zera!
Testu hau ulertzea ume jaioberri batentzako jokoa bezain xinplea da; benetan ilun dagoena, gainsoldatena, gainalokairuena, eta estatu espainoleko egitura instituzional osoan, gainak hartuta dabilzkigun hainbat mertzenario-politikorena da; ala etxean ere baditugu?!
Hiztegi lagungarria: sobre = azal esaten da; baina batzuena gainazala da.