"Bergara, hasi zuzentzen"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Uribesalgo Bikuña 2013ko aza. 22a, 01:00

Nahikoa da, nahikoa! Bergarar asko gara zaborren auzi honekin...

... nazka-nazka eginda gaudenak. Badakit batzuek pentsatuko dutela nire aukera errazena dela, ez batekin ez bestearekin, baina ni bezala pertsona asko topatu ditut; beraz, esan daiteke nik auzi hau begirale puntu batetik ikusten dudala. Noski niri ere bergarar bezala axola zaidala nire herriak, Udalak kasu honetan, ze erabaki hartzen dituen, nire herria baita. 

Ezin naiz ados egon Udalak atez atekoa jartzeko erabili duen moduarekin, gaztelaniaz con calzador, baina behin guztia martxan daukagunean ezin gara ibili batek kuboak hartu, besteak ez, batek zaborra lurrean utzi, besteak zintzilik…

Geu gara Bergaran bizi garenak, haurrekin kalean jolasean gabiltzanak, lagunekin kalean terrazatxo batean kafea hartzen dugunak, bertako dendetan lan egiten dugunak, gure herria da, aizue!

Beste mila arazo daude herritik mugitu gabe, baina gu, zaborrekin gora eta behera.Ingurumena zaintzeko ados gaude guztiok; ba, utz ditzagun, behingoz, sigla politikoak alde batera eta jarrai dezagun guztiok batera, bakoitzak gaizki egin dituenak onartu eta zerotik hasi .

Zintzilikarioak baditugu jada, burua hotz, ezin ditugu kendu, ordaindutakoa ordainduta! Udala ez dago dirua botatzeko egoeran.Udalak badu dirua non gastatu; bestela, galdetu laguntza behar duten familia edo langabezian dauden gazteei. Udal Gobernuak erabaki bat hartu du, ondo edo gaizki aurrera doa, Udala zigortzeko eta akatsak ordainarazteko bideak daude, baina ez zigortu Bergara guztia zuen borroka partidistagatik.

Mesedez, utz ditzagun alde batera borroka politikoak eta atera dezagun Bergara aurrera. Bide okerretik goaz, has gaitezen zuzentzen.

--------------------

Xabier Uribesalgo Bikuña

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak