Hika eta noka Debagoienean

Gazte garaixek aspaldi juen jaten-jatek eta konturatu non-nok mutil gazte batzuk hika erabilten dauiela, baine ni baino neska edo emakume gaztiaurik ia inor ez dotela noka entzuten.

Jon Sarasuaren Harizko zubiak irakurten nenbilela detailetxo batekin konturatu non-nok.

Graciela izeneko emakume batek galdetu jutsenan-jutsan bere amari ea txikitan zergatik ez jutsenan maia hizkuntza, etxeko hizkuntza, txikitan erakutsi.

Amaren erantzune hauxe izen zonan-zoan, erdera garbixen: "No te va a servir".
Debagoien inguruen Gracielaren amak moduen pentsetan juen-juek askok gure noka-hika dala eta?

Oiñatin noka-hika berezitxue jaukien-jaukiek, baine lan ederra ein june-juek aplikaziño bat mugikorretarako sortuz.

Debagoieneko bestiok –Aramaixo, Arrasate, Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaleta–, ia danok noka-hika bardine jaukenau-jaukau.

Ez gaittun-gaittuk gauza danok batera Oiñatikuek beste sortzeko?

Ala Gracielaren amak moduen pentsetan junau-juau eta geure euskerie galtzen itxiko junau-juau?

----------

Xabier Ormaetxea 'Txerren'

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak