Konfundiuta ez baldin banau, ekintza honen aurka ez da gaitzespen publikorik egin, ez Udalaren ezta beste iñoren partetik be. Deigarrixa bere horretan; are deigarrixaua, herrixan bertan gertau dan beste egoera batekin alboraketan baldin badu.
Egin daigun ekintza hau Euskadiko kontestutik etarateko ariketia, ea ze adjetibo urteten doskun ekintza deskribitteko. Bai, ezta? Ba, hemen, adjetibo hori beste batzundako era esklusibuan gordeta daku. Guzti honek argi izten dau ondiok be iraganeko eskemak presente jarraiketan daueila gurian eta bide luzia dakula ondiok egitteko.
Egoera honeiri bueltia emutia guztixon arduria dala esaten du, baina "guztixon" esate horrek, askotan, arduria hatz artian desagerketia dakar. Arduria norbanako bakoitzana da, bakoitzak dako zer aportau eta zer egin ibilbide honetan, eta, gehixenbat, herrittar honen idatzixari beste idatzi batekin erantzun xauen eremu politikuak; idatzi hori egittiatik, zorionez, sekula pinttadarik jasoko ez dauenak.
EH Bilduk ardura berezixa dako gai honetan. Batez be, kualiziñuan Sorturen bidelagun dianak, mundu hortan emun biharreko aldaketan influitteko aukera gehixen eurak baitakoi. Eta justu honetxetan nau ezkorren, hauxe ikusten baitot:
-Ezker abertzale ortodoxuari bide barrixa irakustera ausartu zan Aralar, ezker abertzale ortodoxua bidian jarritta, euzen lekuan itxoin barik, bidia atzeruzka egin dauena.
-Guztiz fagotizatutako sozial demokrazia, hautsitta dauen EA.
-Iñoiz soberanista izan ez dan, eta konbenientziaz enkajia lortu dauen Alternatiba.
Idatzixa amaitzeko, nere animorik senduenak herrittar honi eta bere etxekueri. Denuntziarik larrixena ekintza mota honeiri eta euren egilliei. Ia noizbait norberaren iritzixa publikoki emuteko eskubidia era aske baten ulertzen ikasten dogun danok. Bide asko dau egitteke.