Errealitatearen errelatoa

Bada denbora bat herri honetan azken 40 urteetan gertatukoaren errelatoaren gaiaren inguruan iritzi eta hausnarketa desberdinak entzuten ditugula.

Badaude errelato bakarra izatea nahitaezkoa dela diotenak, baita bakarra izateak ezer onik ez dakarrela diotenak ere. 

Pertsona beste errelato egongo direla da nire ustea, bakoitzak bere egoeraren araberako pertzepzioa baitauka gertatutakoaren inguruan. 

Hori horrela izanda ere, badaude adostasun batera iritzi beharreko hainbat puntu: 

GALen ekintzak gaizki egon zirela ia guztiok onartuko dugu Euskal Herrian; ETAren ekintzak gaizki egon zirela ia guztiok onartuko dugu Euskal Herrian. 

Ez al dira errelato horietan guztietan onartu beharko liratekeen bi gai? 

Egoera horiek ezagutu ez dituzten haur eta nerabeei garbi adierazi behar zaie portaera batzuk okerrak izan zirela per se. Guztion errelatoetan egoera eta ekintza okerrak izan direla onartzen badugu, zailagoa izango da berriro hauek errepikatzea. 

Eta hau ez da errelato bat baino gehiago egotearen kontrakoa.

Garrantzitsua dena, nahitaezkoa esango nuke, bakoitza bere buruarekin sinzeratzea, norberaren portaera eta jokabideak auzitan jartzea. 

Eta sinzeratze horretan, ezin da damua marra gorri bezala ipini, damutzen ez bagara berriro egingo genukeela aitortzen dugulako nolabait. 

Damua marra gorri bezala ezartze horrek hausnarketa prozesu horren mugatze ikaragarria dakar berarekin, prozesu hori behar bezala egiteko behar-beharrezkoa den askatasun indibidualaren lotesle bihurtzen baita.

Analogia batekin bukatu nahiko nuke: bullying kasuetan, eragileak, jazarpena pairatzen duenak, eta barreratik begiratzen dutenak, era ezberdinean jasoko dute gertatutakoaren errelatoa, baina guztiok adostu beharko genuke gertatzen diren jokaera objetiboki okerrak.

Ariketa hasteko, kokatu gaitezen bietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak