Lurrak, paretak, lorategixak, farolak… txerritokixak emuten daue. Paperak, plastiko poltsak, kartelak, pintadak, pegatiñak… edozer topau leike botata edota pegauta Oñatiko hainbat gunetan. Nola leike atez atekuan aldekuak izan eta beste hainbat esparrutan horren zikiñak izatia? Garbixak gara edo garbixak izatera biharketan gaue? Hezkuntza bidez, eredu izanaz, lortu al leike herri garbi bat? Edo manu militari ibili bihar al gara gizakixa zibikua izan dadin? Nik siñistu nahi dot kapaz gariela lehenengo bidetik gauzak zuzenketako; hala be, eta ondorengua tristuraz diñot, zalantza asko dakot.
Edozein astelehen goizetan plazako lurra zaborrez beteta egon ohi dala, edota Dukianeko lorategixan be zabor ugari aurki leikela argi ikusten da. Gure herriko paretak be zaborrez beteta dauz. Pintadak nonahi dittugu herrixan. Artistikuak? Irudimenez aberatsak gutxi batzuk, baiña hobe litzake irudimen hori zero zabor esparrutan aplikauko baleue (prentsa idatzi, Interneteko blog, etab.).
Udaletxiak, irizpide onez, adierazpen guniak ezarri eben, eta euran funtziñua bete izan daue. Baiña batzuk arazuak dakoi gune honeikin; espazio falta? Inposiziorik gura ez? Arrazoiak arrazoi, paretak paperez jositta.
Azken fiñian, herrixa zikin egotia errespetu faltaren seiñale da. Erraza biharko leke haur eta helduak zabor guzti honeik sortzeia ekiditeko bihar bezala heztia. Lehen urratsa biharko leke herri garbixau bat izateko bidian. Nik, Oñatiko herritar eta bi haurren guraso naizen aldetik, gai honetan lan egiten jarraittuko doten konpromisua plazaratzen dot. Era berian, Udaletxiari eskatuko notzake herrixa garbi mantentzeko egin biharreko guztixa egittia, zaborra zelakua dan edo zeiñek sortzen dauen begiratu barik. Aldez aurretik, milla esker.