... esan daiteke. Sentimenduei lotutako kontzeptua izatetik, ongizatearekin lotura zuzena izatera pasa da, eztabaida politikoaren enfokea aldatuz. Orain artean, identitatea eta naziotasuna izan dira eztabaida honen ardatz, baina azken hilabete hauetan, ordea, gure bizi kalitatea hobetzearekin zerikusia duten argudioak izan dira nagusi, nork bereari eutsiz, nork bere identitate edo naziotasunaren arabera sentitzen duenarekin bat datozen konklusioak atereaz. Ni neu nahastu egin naute, eta jada ez dakit independente izan nahi dugun, euskaldun eta euskaldun bakarrik sentitzen garelako edota, zer arraio, independente ez bagara Espainiak amildegira eraman behar gaituelako den hori. Beste alde batetik ere hurrengo zalantza sortu zait: ondo kudeatutako herria gara, krisia beste leku batzuetan baino hobeto pairatzen ari dena, baina Espainia gabe pikutara joango litzatekeena?
Zer lehenesten dugu herritarrok? Sentimendua, identitatea, ongizatea? Gertu al gaude, "espiritualki" hobeto bizitzearren, "materialki" okerrago bizitzera? Gertu al gaude, independentziak ongizate maila txikiagoa ekartzen badu, hori onartzera? Eta alderantziz, Espainiarekin bat jarraitzeak ongizate maila okerragoa badakar, independentista bihurtuko al gara? Eta zer lehenesten dute alderdi politikoek? Argi dago guztiek diotela ongizatea nahi dutela, baina subiranotasunarekin sortu duten lotura kondizionalaren bitartez, ongizate hori identitatearekin atxikitzen duen proiektu politiko baten oinarritzen dute. Eta lotura kondizional hori falazia hutsa bada? Proiektu politikoa zalantzan ipiniko al dute, herritarren ongizatearen alde? Eztabaida hau guztia, ostera, trebetasun handiz, kajoi barruan utzi dute.
Urriaren 21eko hauteskunde emaitzak jakin gabe idatzi dut artikulua. Izan behar duena izango da. Bitartean, New Yorken ezagututako lagun nafar batek zioena neure egingo dut: "Gora Euskadi hasta Calcuta!".