Bertan, Beñardo Kortabarria alkatiak azaltzen dosku herrixak daukan bi arazo garrantzitsui buruz, kale eta hainbat eraikin publikotako zikinkerixia eta hauekiko errespetu faltia, herritarren artian eztabaida eta hausnarketa sortzeko frontoia ixteko erabakixa hartu dabela azken aste honetan.
Frontoia ixtiaren helburua gai honen inguruan eztabaida eta hausnarketa sortzia izan bada, ontzat emuten dot alkatiak hartutako erabakixa; izan be, zerbaitten biharrian gare gure herrixa hartzen ari dan itxuria ikusitta.
Gozoki paketiak, pipa-azalak, zigarro-mutxikinak, papela, boteilak... lurrian, aulkiak apurtuta, atiak, leihuak, erre, pixa egin, desordutan golpeka jardun metalezko elementuekin, ping-pongeko mahai gainian saltoka ibili, arbolatxuak apurtu... aipatzen dittu alkatiak; nik zerrenda honi txakurren kakak eta aspaldiko partez berriz herriko hormetara itzuli diran pintadak gaineratuko notsake.
Aipatutako guztiak zikintzen dau herrixa eta gauza zein herrittarrekiko errespetu falta bat adierazten dau.
Alkatiaren idatzixan txakurren kakarik ez azaltzia idatzixa egitterakuan ez akordatzian ondorixua izan dala pentsatu nahi dot; aldiz, herriko hormetako pintaden aipamenik ez egittiaren arrazoia zein dan jakin nahiko nuke; izan be, honek garbitzeko eta berriz holakorik ez egitteko alkate deirik ez dot ikusi.
Zikinkerixia zikinkerixia da, zeinek sortzen daben kontutan hartu barik.
Herri txukun, garbi, erakargarri eta atsegin batean bizi nahi badogu, bakoitzak geure esparru eta ingurunean eztabaitadu eta hausnartu bihar dau, alkatiak diñon bezala danon ardura dalako ez zikintzia, eta zikintzia ez dalako eskubide bat.
Gure alkatiaren esanai jarraittuz, garbi egoteko oinarrixa ez zikintzia da. Kontutan izan daigun.
----------
Xabier Legorburu Igarza
Antzuola