Gu baizik ez gaitu

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2015ko api. 11a, 00:00

Asteon pasa da gure bailaratik Korrika eta asteon izango du Urepelen hasi zen ekimenak Bilbon bukaera.

Hamar egun, 2.500 kilometro, zazpi probintzia, herri bat baina bi estatu eta hizkuntza bakarra baina mila egoera. 

Asko izan ginen Urepelera joan ginen Euskahaldunak, eta bai, txiki geratu zitzaigun Xalbador zenaren herriko plaza. Bete genituen ilusioz, euskaraz, pozez… Urepeleko karrikak, eta gure erosotasunean harro oihukatu genuen: Hemen gaude, euskararen alde!.

Erosotasunean diot, gurean ere badelako zer egin, zer landu eta asko gainera; baina igo zen Urepeleko neska gazte bat oholtzara eta gogorarazi zigun enegarrenez hegoaldekooi non geunden eta zein den bertako egoera.

Urepele ez da beti martxoaren 19an ikusi genuen paisaia bukoliko bezain ederra, Urepele ez da soilik Gatiburen abestia, Urepele ez da soilik Non hago? Zein larretan-en jarraipena. Urepele irakasgai bat ere bada, autokritika ariketa bat, konpromisoa eskatzen duen dei bat, gogoeta bat, abisu bat…

Oraindik ez baita beranduegi. Beraz, eman dezagun pausu bat, norberak ahal duen neurrikoa, baina distantzia laburtzeko gai dena, Urepele eta Bilbo batuko dituena, batuko gaituena. Plazan zegoen pankarta batek argi baitzion: Gutarik bakoitzak anitz hizkuntza ukan ditzake, euskarak gu baizik ez gaitu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak