"#btn13"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Igoa 2013ko aza. 9a, 16:00

Azkenaldian sarri galdetu didate Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan...

... "Nork irabaziko du aurten txapela? Arzallusek? Lujanbiok? Nor pasako da finalera?".

Sustrai Colinak orain lau urte aipatu zuen kirol nazional hura: "Pronostikogintza". Batek daki zer gertatuko den, baina ez zait asko axola emaitza. Eta galdera horiekin batera: "Zer iruditu zaizkizu puntuazioak? Zergatik puntuazio horiek? Ez al dira baxuak?...". Horiek ere ez zaizkit asko inporta. 

Iñaki Gurrutxagak Argia aldizkarian orain aste batzuk "kanpoan geratzearen beldurrari" atxikitzen zizkion emaitzok. "(…) epaimahaiko kideek ziurtasuna nahi dute (…) saio grisak, puntuazio grisak", zioen Gurrutxagak. Eta ez zaio arrazoirik falta. Baina horretarako da bertsoa? Hori irakasten dugu bertso eskoletan? 

Nire iritziz, gozatzeko da bertsoa, kantuan gozatzeko eta entzuleei gozarazteko. Jolasa eta jokoaren arteko nahasketa bat: jokotik baduena –txapelketa, tentsioa, puntuaketak…– baina jolasetik gehiago daukana –irriak, txaloak, sentimenduak…–. Adibidetzat: 1976an Xalbadorri jotako txistuei urepeldarrak emandako erantzuna: "Maite zaituztet oraindik!". 

Beraz, gozatu txapelketari geratzen zaionarekin eta horren mitifikaturik dagoen lehiatik haratagokoaz; plazaz plaza izugarri gozatzen baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak