Klimarekin jolasik ez

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2024ko mar. 3a, 00:00

Aste euritsua. Errekak gainezka. Gero eta gehiagotan bizi ditugu eguraldiari lotutako muturreko baldintzak. 

Positiboena, Urkuluko urtegia nola betetzen den ikustea.

Ez da gertakari isolatua. Klima aldaketaren eragina gero eta nabarmenagoa da. CO2 isurketen ondorioz, planetaren tenperatura gora doa eta eragin zuzena dauka azken urteetan jadanik normala iruditu zaizkigun haizete, eurite edo beroteekin.

Parisko Hitzarmena 2015. urtean klima aldaketa geldiarazteko neurrietan oinarritu zen. Helburuen artean industriaurrekotik munduaren batez besteko tenperatura 1,5 gradutik ezin zitekeela pasa aipatu zen. Hortik gora, planetak jasan zezakeen kaltea aurreikusi gabeko mailara igo zitekeen.

Bada, iritsi gara jada 1,6 graduko igoerara. Gure bizitza maila erregai fosiletan sustengatzen da, gaur-gaurkoz, eta erregai fosilen kontsumoa da berotegi efektua areagotzen duten CO2 isurpenen arduradun nagusia.

Larrialdi klimatikoaz serioski hitz egiten hasteko garaia da. Gaurko ibaien emariak ezingo direlako etorkizuneko Urkulu hustu bat betetzeko erabili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak