Ezetz esaten jakitearena

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Igartua 2018ko mai. 12a, 00:00

Bertute bat galdetuta "ezetz esaten jakitea" irakurri nion ezagun bati. Harrezkero erabaki bat hartzerakoan burura etorri ohi zaidan gogoeta da.

Egunerokoa gutxi-asko aldatzen du ekimen, elkartasun ekintza edo elkarte baten parte izateak. Deskantsu eta aisialdi tartetik "hartu" behar izaten dugu sarritan denbora. "Kendu" aukeratzea zuzenagoa ote? Ezezkoan nago, norbere burua zaintzetik norbere egoa soilik elikatzera badago-eta aldea.

Horregatik arduratuta nauka XXI. mendeko izurritetzat dudan indibidualismo orokorra guregana ere noraino barneratu den. Kooperatibismo eta auzolan ohiturak gertutik ezagutzeak ez gaitu, tamalez, jendartean bizi den joera orokorretik libratu.

Zoriontasuna modaren tendentziek markatzen dutenean, elkartasun eta ardura ekintzak gutxiesten dira. Ohartu gaitezen, baina, egun ditugun Ikastolak eta hezkuntza publikoa kooperatiba eta enpresa erreferenteetako lan baldintzak, kultura eta euskararen berreskurapena, eta abar zer liratekeen hautu pertsonal ugariren baiezkorik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak