Ondasunai uko

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Herrarte 2014ko aza. 2a, 00:00

Lastimie da Aramaixoko herrixen daukun ondasun kultural aberatsenetariko bat galduaz duekigule ikustie.

Gaixe askontzako aspergarrixe izen leikien arren, nire helburue, honen inguruen, alarma lekaixo bat egin eta jentie hausnarketara bultzeketie baiño ez da. Erantzunkizune danona dan arren, konpromisuen ifiñi gure nittukienak eguneroko euskal hiztunek die, bestiek aitteketarik be ez nittuke gure.

Edade batetik gorakuek, eta batez be baserri inguruko jentiek, harrigarrixe egitten jat ikustie askok eta askok zeiñen euskera pobrie egitten dauen, eta batez be umiekin dabitzenien. 

Erderazko berba eta esamoldiek nahasketako ohittura haundixe dau eta sarritten, umiekin batez be, batureko joerie hartzen dou, hobeto ulertuko duskuelakuen. Hitanuen gaiñien, barrez, hika entzutie ondiokan be normaltxuaue egitten bajaku be, noka entzutie oso arrarue da zenbait emakume nagusitten izen ezik, eta gizonezko askok, barrez, emakumiei be hika egitten dutzie toka eta noka bereiztu barik. Kapaz izengo ete giñake hausnarketa txiki bat egin eta euskalkixen jator berba egitteko, ahal dan neurrixen garbi eta aberats kanpoko beste hizkuntzen eragin barik, eta baloretan herrixen daukun hizkuntza ondasune, atzetik datozenentzako transmisiño lana egiñaz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak