Erretiro handia eta immigrazioa

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Berasategi 2024ko urr. 11a, 00:00

Enpresan langileak behar ditugu; erretiro handia hasi da.

Enpresan langileak behar ditugu; erretiro handia hasi da. Baby boom generazioko hainbat eta hainbat pertsona urtean zehar Benidormera joateko edota Europa zaharrean barrena bidaiatzeko deseatzen daude, hainbeste urtez lanean egon ondoren. Hurrengo 30 urteetan, 240.000 pertsonak hartuko dute erretiroa gurean; hau da, pertsona falta nabarmena izango dugu lan arloan. Confebask-en esanetan, belaunaldi erreleboa eta hazkunde erritmoa mantentzeko, 400.000 pertsona beharko ditugu. Atzerrian dauden euskaldun guztien etorrera eta jaiotza berrien tasa batuta, ez ginateke inolaz ere iritsiko kopuru horretara. Hori dela eta, ezinbestekoa da immigrazioa gurean. Lanari zuzendutako immigrazio estrategia etikoak behar ditugu.

Lan arloan badauzkagu egitekoak: jatorrizko herrietako erakundeekin akordio etikoetara iritsi, etorritakoei hezkuntza eta lan sisteman integratzen lagundu eta abar, eta abar. Dena den, immigrazioa herrialdearen erronka da eta bere osotasunean kudeatu beharra dago, ezinbestean. 

Zedarriak-en azken txostenean jasotzen den bezala, erronka desberdinen aurrean gaude eta berandu goazen irudipen handia daukat…

Atzerrian dauden euskaldunak erakarri behar ditugu; horretarako, erakargarriak izan behar dugu beraientzat, kidetasun sentipena landuz eta bueltatzeko erraztasunak eskainiz. Nola egin dezakegu hori? Benetan baliozkoak direla transmitituz eta beraien etorkizunaz arduratuz. Hor dago gakoa.

Gizarte multietniko eta multikulturalari dagokionez, erronka hauek aipatzen ditu Zedarriak-en txostenak: harreraren eta integrazio sozioekonomikoaren erronka eta identitatearen eta kulturen arteko bizikidetzaren erronka. Goazen horri kosk egitera. Horretarako, elkarlan publiko eta pribatua derrigorrezkoa da, baita gure agintarien lidergoa ere. Berandu goaz...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak