Energia guztiontzat

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Berasategi 2022ko abe. 16a, 00:00

Hizkuntza askok badaukate amankomunean hitz bat: energia.

Unibertsala, esanahi zabalekoa eta eraginkorra. Indarra, mugimendua, beroa eta hotza sortzeko behar-beharrezko dugu energia. Historian zehar energia-iturri desberdinak erabili izan ditugu: errotak, haize-errotak, burdinolak… Iturri horiek ez dira askorik aldatu, baina XVIII. mendeko industrializazioren eraginez beharrak handituz joan ziren mundu mailan, James Watt-ek lurrun-makina asmatu zuenean, alajaina.

Beharrak handituz joan diren heinean, energia fosilen erabilera handiagotu egin da azken urteotan. Ikatza eta, bereziki, aski ezagunak diren petrolioa eta gasa bihurtu dira munduaren jabe. Hauen erabileraren eragina benetan kezkagarria da: CO2 isuriak aldaketa klimatikoa dakar eta, horren ondorioz, planetaren suntsipena.  

Gaur egun, trantsizio energetikoan murgilduta gaude eta argi daukagu nondik jo behar dugun: deskarbonizazioa, autokontsumoa eta energia berriztagarriak.

Deskarbonizazioa beste biak behar den bezala lantzearen emaitza izango da; beraz, jarraitu dezagun autokontsumoa eta energia berriztagarriak lantzen. Espainiako Estatuan, adibidez, haize-errotek, eguzki energiak eta jauzi hidraulikoek duten ekarpena oso handia da: sortzen den energia osotik, erdia da egun jakin askotan. Hauxe da bidea. Euskadi mailan beste lurralde batzuetan sortzen den energiaren menpe gaude eta energia sortzeko gaitasuna oso txikia da. Dena den, eraginkorrak izan daitezkeen akzioak gure esku daude, nahiz eta inbertsio handiak behar izan. Lehenik eta behin, aurreztera bideratutako ekintzak abian jarri; bitartean, autokontsumoa uztartu –ur-jauziak, eguzki-plakak teilatuetan, geotermia, haize-errotak mendietan–; eta, azkenik, hidrogenoaren erabilera berriak ikertu. Guztion erantzukizuna da energia eredu jasangarria sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak