Arrazoi ugari daude dinamika berria ulertzen eta bultzatzen laguntzen gaituztenak.
Hogeita hamar urte pasa dira, dagoeneko, euskal presoak sakabanatu eta etxetik urruntzeko ezarritako estrategia krudela hasi zenetik.
Badira zortzi urte ETAk bere jarduera armatua amaitu zuela, eta hiru urte talde bezala desegin zela.
Geroztik, hainbat ekimen burutu dira elkarbizitzaren eta bakearen aldeko eremu ezberdinetan.
Adostasunari eta aniztasunari begiratuz gero, azken urteetan egindako urratsak emankorrak izan direla esan daiteke.
Bi bide nagusi hauetan egin dira: salbuespeneko espetxe politika amaitzea eta espetxe politika arruntari bidea ematea.
Testuinguru horretan jarri da martxan dinamika parte-hartzailea. Presoen eta iheslarien auziari irtenbidea aurkitzeko urrats sendoak egiteko, jendartearen ezinbesteko aktibazioan sakontzeko eta herri honen aniztasunaren eta zabaltasunaren indarrak batzeko ere. Bide honetan sakontzea du helburu dinamikak. Euskal gizartearentzako onuragarria delako, herri oso batentzako onuragarria delako, animatu nahi zaituztegu bidea egitera. Ideia eder bati jarraituz, taldeka edo banan-banan, baina guztiok norabide berean bidea egitera, behin betiko eta erabateko bakea lortzeko.
Horregatik guztiagatik, izan zaitez zu zeu ere bidea eta, sentsibilitate ezberdinetako herritarrak batuz, elikatu ibiltarien sarea!