Hasieratik euskaraz eginez gero atea zabaltzen diozu ez dakienari; horrela ez diozu euskal komunitateko atea itxiko.
Bi komunitate ezberdin? EZ! Euskaldunak eta ez dakitenak komunitate bat osatzera goaz. Gazteleraz eginez gero, euskararen atea ixten diozu euskaraz ez dakienari.
Horrela bai, bi komunitate ezberdin izango dira.
Ate asko ireki izan da Euskal Herriaren historian zehar, komunitatea ez apurtzeko: Ikastolak sortu genituen, unibertsitateak euskaraz, telebistak, eta irratiak, eta kantuak, eta udaletxeko zerbitzuak, eta…
Eta beste ate mordoxka bat zabaltzen jarraitzen dugu: egunkari eta astekariak, eta idazle sortzaileak, abeslariak, eta zinematarako filmak euskaraz, kontzertu eta antzerkiak, eta Interneten dauden aukera amaigabeak –euskal blogariak, twiterrak, wikipedia euskaraz …–, lider politikoak mitinetan euskaraz –PSE ta PP barne–, baita autoeskolak ere…
Eta zenbat ate geratzen diren oraindik!
Kantuak dio: "Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko da nola…" euskaraz hitz egiteko elkartzen diren "mintzalagun" taldeak, nola ari diren ateak irekitzen.
Aramaion ere hala izan dadila.