Burbuilatik kanpo eraldatu

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia 2023ko urr. 20a, 07:33

"Kultura eta artea ez dira arlo autonomoak, gizarteari estu lotuta daude ezinbestean, eta, egun, beste esparru sozial guztiak bezala klase-borrokak zeharkatzen ditu. Gizarte kapitalistaren mundializazio garaian, gero eta nabarmenagoa da gure klaseak determinatzen duela daukagun kultura, mundua ikusteko eta bertan jokatzeko moduak ez direla berak klase batentzat ala bestearentzat". 

Oso egokia iruditzen zait EKIDA arte ekimen sozialistako kideek haien aurkezpen testuan partekatu zuten kulturaren inguruko gogoeta hau datozen lerroetan azalduko dudana testuinguratzeko.

Nondik, norentzat eta zertarako sortzen du artistak –edo artistek–? Edukiak –abesti baten letrak, margolan batek, antzezlan batek…– ez du beti artistaren intentzionalitatea eta nahia definitzen; haren posizio politikoak definitzen du. Adibidez, abeslari batek hau guztia aldatu behar da, guztiak sutara –asmatu egin dut esaldia– kantatu lezake, baina, aldi berean, eraldaketarako sare artistiko iraultzailerik ez ehuntzea. Zein da egiten duen ekarpena?

Kolektiboa izan behar da arte sozial eta politikoa, boterearen edo kapitalismoaren diskurtsoaren alternatiba erreal bat. Hala ere, kapitalismoaren alternatiba izatetik haratago, hura gainditzea izan behar du xede. Egun, ez dirudi eraldatzeko gaitasun handirik edo intentzionalitaterik dagoenik. Burbuila alternatiboak sortu ditugu, baina erradikalak direla uste dugun oasiak besterik ez dira: kaos kontrolatuak.

Kosmobisio eraldatzaile bati erantzun behar dio arteak. Burbuila isolatuetan geratuko den elementu estetiko eta alternatiba huts bezala hartzeak ez du ezer aldatuko. Ez dut helburu estetikorako bakarrik sortzen den artea kritikatuko, baina arte sozial eta politiko kritikoa egiten ari zarela uste baduzu, errealitatea eraldatzea izan behar du xede. Eta bakarrik ezin da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak