Jatorrizko bertsioa

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Montero 2021ko aza. 19a, 00:00

Urrian, Oñatiko zinemak denboraldia hasi zuen, nobedade batekin: orain, pelikula guztiak jatorrizko hizkuntzan, azpitituluak lagunduta, proiektatzen dira.

Nahiz eta iruditu filma ikustea eta aldi berean irakurtzea deserosoa dela, pelikulak jatorrizko bertsioan ikusteak abantaila ugari ditu. Pentsa dezagun gure zinemako hainbat pelikulatan; esate baterako, Handia, Hil kanpaiak, Loreak, Kutxidazu bidea, Ixabel, Izarren argia... baina gaztelaniaz. Adi! Ez aktore berak gaztelaniaz hitz egiten, beste ahots batzuekin baizik, azenturik gabe eta beste doinu batekin. Filma berdina dela irudituko litzaiguke? Ez genuke, inondik inora, berdin ikusiko. Ñabardura asko galduko lirateke eta aktoreen interpretazioak beren nortasunaren zati handi bat galduko luke, ezta? Ba, hori ere gertatzen ari da pelikula bat ingelesetik edo beste hizkuntza batetik bikoiztuta ikusten dugunean. Oso ohituta gaude film bikoiztuak ikustera, baina behin jatorrizko bertsioei aukera ematen zaienean, zinema beste era batera gozatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak