Kontua da nerabezaroko garaia zela eta lagun arteko ohiko liskar txikiren bat izan genuela; hortik, aitaren esaldia. Nahiz eta buruarekin baiezkoa eman, ez zitzaidan oso argi geratu. Baina urteek esaldi hori ulertu eta garatzeko aukera eman didate.
Denok daukagu ortu edo baratze bat, pertsona orok. Tokian tokiko bizitzak bat emango dizu. Nire kasuan, baratzean lanean hasi aurretik, bi zuhaitz mardul eta beste txikitxo bat nituen jada bertan, babesa emateko –aita, ama eta anaia–.
Hasieran, Lore, Barazki eta zuhaixka pilo bat izan nituen, ez nekizkien ia izenak ere, batzuk politak, beste batzuk handiak, koloretsuak... Denetarik neukan. Denbora aurrera joan ahala, baratzea geroz eta handiago bihurtu zen. Gauza batzuk desagertu eta berriz agertzen ziren. Oso gogoko ez nituenak ere bazeuden, baina haiek ere zaintzen saiatzen nintzen, akaso, egunen baten beraien beharra ere izango nuelako.
Urteak aurrera joan ahala, beste hiru zuhaitz landatu nituen, garrantzitsuenak, betirako nahi nituelako.
Orain, harro nago daukadan ortuarekin, ahalik eta gehien zaintzen saiatzen naiz, badakidalako baratze aberats eta zaindu bat ez badaukadala nireak egin duela eta nire pertsonalitatearen zati garrantzitsu bat dela.
Baina kontuz baratze handi eta ikaragarriekin; ortuan denbora larregi pasatuz gero, norbera ahaztu eta estresak jota bukatu zenezake, besteei denbora gehiegi eskaintzearren.
Pier Paul Berzaizen kanta: Baratze bat. Niretzat, ahal den eta baratze gehienetan egon eta zurean lan asko egin!
Oh.: ene lagun Javi eta Oilasko, afai pasadie noizko?