Txantxiku Ikastolako ikasleak Zuk Zeuk egunean garaile

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2019ko api. 8a, 10:22

Pasa den ostiralean, Donostian ospatutako Zuk Zeuk eguneko garaile suertatu ziren Txantxiku Ikastolako DBH 4.mailako ikasleak. Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko My Way kooperatibak antolatutako ginkana erraldoi honetan Gipuzkoako 400 ikaslek parte hartu zuten.

Egun honetako helburu nagusia gazteak herriko eragileetara gerturatzea eta parte-hartze aktiboa sustatzea zen. Horretarako My Way taldeak Donostian zehar ginkana erraldoi bat prestatu zuen. Bertan, Garapen Iraunkorreko bost helburu landu zituzten gazteek: Goserik ez, Etorkizuneko hezkuntza, Genero berdintasuna, Mugikortasun iraunkorra eta Belaunaldien arteko aliantzak. Helburu horietako bakoitza euskal eragile batek aurkeztu zuen eta tartean egon ziren, Hazi Fundazioa, Laboral Kutxa, Emakunde, Mugi, Matia Fundazioa edota Donostia Lagunkoia elkarteak besteak beste.

 

Egun osoan zehar helburu bakoitzarekin zerikusia zuten proposamenak landu ondoren, ginkanaren amaiera Kursaal jauregian izan zen eta bertan Txantxiku Ikastolako ikasleek egindako lana saritua izan zen.

 

Parte hartzaileen hitzetan “oso esperientzia ederra izan da eta oso pozik gaude gure lanaren emaitzarekin, ez genuen saria eramaterik espero!”. Eguna intentsoa izan zela aitortu dute, goiz eta arratsalde buru belarri talde lanean jardun zutelako helburuetako bakoitzarentzat proposamenak lantzen eta beste taldeen maila altua azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak