Ate irekiak gaur Txantxiku Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2019ko urt. 25a, 13:20
Datorren ikasturtera begira dago Txantxiku Ikastola eta bere proiektu pedagogikoa zein instalazioak ezagutzeko aukera izango da gaur, egubakoitza arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Astelehenean hasiko da 2019-2020 ikasturterako matrikulazio garaia eta aurrez, Txantxiku Ikastola gertutik ezagutu nahi duten guraso zein herritar guztientzat zabalduko ditu ateak gaur arratsaldean ikastolak. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean ikastolako irakasle eta arduradun pedagogikoen eskutik instalazioak ikusi eta bisitatzeko aukera izango da. Honetaz gain, elkarrizketa pertsonalak egiteko aukera ere izango dute hala eskatzen duten familiek. Haurrek ere izango dute gaur arratsaldean zertaz gozatu ikastolan. Ikasle nagusienek prestatutako tailer desberdinetan jolastu eta ondo pasatzeko aukera egongo baita ikastolako aretoan.

Gaurkoan ikastolara gerturatzeko aukerarik izan ezean, beste edozein egunetan ere ikastolari buruzko informazioa eskuratzeko aukera egongo da datozen asteetan. Haur hezkuntzako arduradunekin hitzordua lotu ahal izango da ikastolara zuzenean deituz (943 78 12 04) egun eta ordutegi zehatzak adostuz.

MATRIKULA EPEA ASTELEHENETIK AURRERA ZABALIK

Gaurko ekintzen bitartez astelehenean zabalduko den matrikula epeari hasiera emango dio Txantxiku Ikastolak. Otsailaren 8ra arte zabalik izango da matrikula epea eta interesatuek ikastolako idazkaritzan bertan egin ditzakete beharrezko tramite guztiak. Bi aste hauetan idazkaritzako ordutegia honakoa izango da: goizez 8:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 14:00etatik 19:00etara. www.txantxikuikastola.eus/matrikulazioa helbidean matrikulazioari buruzko informazio zabalagoa aurki daiteke edota 943 78 12 04 telefono zenbakian ere beharrezko azalpenak jaso daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak