11 egun eskas gelditzen dira Euskaraldiari hasiera emateko eta Txantxiku Ikastolako komunitateak ere bertan parte hartzeko deia zabaldu nahi izan du bideo baten bitartez. Azaroaren 23an hasiko den ekimenean bakoitzak "AHOBIZI" edo "BELARRIPREST" izan nahi duen aukeratu beharko du eta abenduaren 3ra bitartean rol horretan jardun beharko du. Bideo honen bitartez, ekimenari atxikimendua emateaz gain, oraindik izena eman ez dutenei parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete. www.euskaraldia.eus webgunean dute informazio guztia.