Guztion proiektua, guztion erronka!

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2018ko urr. 9a, 15:48
Eguraldia protagonista bihurtu zen aurtengo Kilometroetan. Urretxu-Zumarraga ikastolan zapore gazi-gozoa utzi du jaiak. Gozoa ikastolako komunitateak egindako lanarengatik, baina gazia eguraldiak ez zuelako batere lagundu lan guzti hori behar bezala plazaratzen. Horregatik, nahi duen orok ekarpen ekonomikoa egiteko kontu korronte zenbakiak zabaldu dituzte.

Besoak zabalik hartu zituen igandean Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertaratutako guztiak. Nahi izan zuen orok ikastolaren proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ez ziren gutxi izan aukera hori baliatu zutenak, eta, modu inprobisatu batean, ikastola bera bilgune bihurtu zen bisitari askorentzat.

Aurtengo kantari men eginez, guztiok galtzerdi eta guzti busti ziren, baina helburu guztiak betetzea eragotzi zuen euriak. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazinen, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera.

Tantaz tanta eragin dezagun elkartasun uholdea!

Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren alde honako kontu korronteetan:
3008 0158 3336 2854 4227 (Rural Kutxa)
2095 5001 0091 1732 2404 (Kutxabank)
3035 0027 7602 7005 3696 (Laboral Kutxa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak