Herri Urratsera joateko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2018ko mai. 1a, 11:59
Maiatzaren 13an izango da aurtengo Herri Urrats jaia eta Txantxiku Ikastolatik bertara joateko autobusa antolatzen ari dira. Horretarako izen-ematea zabalik egongo da maiatzaren 4ra arte.
"Prefosta!" lelopean ospatuko da aurtengo Herri Urrats jaia. Beste urte batez, Senpereko aintziraren inguruan biltzera deitu dituzte euskalzaleak. Aurtengo jaia, bereziki Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde izango da, baina arduradunen hitzetan aurtengo eguna "Seaskako ikastola guztiei sustengua adierazteko" baliatu nahi dute.

Txantxiku Ikastolak bertara joateko autobusa antolatu du. Interesatuek maiatzaren 4a baino lehen izena eman beharko dute txantxiku@ikastola.eus posta elektronikoaren bitartez edota ikastolara deituz (943 78 12 04)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak