IRAKURKETA ASTEA TXANTXIKU IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2018ko api. 16a, 16:01
Gaur eman diogu hasiera aurtengo IRAKURKETA ASTEAari Txantxiku Ikastolan. Liburuak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak izango dituzte ikasleek aste osoan zehar eta hurrengo astelehenean, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin batera emango zaio amaiera aurtengo egitarauari.

Aste hau ospatzeko gune berezia atondu da ikastolan; aretoa “liburutegi erraldoi” bilakatu da eta ikasleek bertan gogokoak dituzten liburu eta aldizkariak irakurtzeko txoko goxoa izango dute. Gela orduetan, zein gela orduetatik kanpo izango dira ekintzak ikastolan.

Gaurkoan, JULL kanpainako bozketa egiteko eguna izendatu da. Nafarroako Ikastolen Elkarteak sortutako JULL kanpainaren helburua Euskal Herriko ikastola guztietan irakurzaletasuna bultzatzea da. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago gehienbat kanpaina eta ikastolan gaur da egun nagusia, izan ere ikasle bakoitzak bere ilustratzaile eta idazle gustukoena aukeratuko ditu liburutegi erraldoian topatuko duten kutxan beraien botoa emanaz.

Eguaztenerako IRAKURKETA MARATOIA antolatu dute . Liburutegi erraldoiak 16:45ean zabalduko ditu ateak eta 17:00etatik aurrera ipuin kontalarien saioak izango dira bertan ikastolako txikienen gozamenerako.

Egubakoitzean gurasoen txanda izango da. 17:45ean IPUIN ANTZEZTUAK eskainiko dituzte. Aste honetarako espreski prestatutako emanaldia izango da eta liburutegi erraldoian bertan izango da. Astean zehar, Bigarren Hezkuntzako ikasleak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleengana gerturatuko dira jolas eta ipuin kontaketa saio desberdinak egitera.

Asteari amaiera emateko, Liburuaren Nazioarteko egunean, KALEAN IRAKURLE jarduera burutuko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Beraien artean liburuak elkar trukatu ondoren, plazara aterako dira eskuratutako liburua irakurri eta gozatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak