Lehen Hezkuntzako ikasleek Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2018ko mar. 8a, 21:08

Aurtengo martxoaren 8a berezia izan da zalantzarik gabe, eta Txantxiku Ikastolan ere igarri da hori. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanik, ekintza bereziak izan dira aste guztian zehar ikastolan.

Emakume Langilearen Nazioarteko egunari buruzko hausnarketak burutu dituzte astean zehar Lehen Hezkuntzako ikasleak. Horien ostean, etorkizuneko sexismorik gabeko ikastola nola ikusten duten adierazi dute ikasleek eta horretarako, mural ezberdinekin jantzi dute ikastola.

8 eta 10 urte bitarteko ikasleekin ordea, jarduera berezia burutu dute ikastolako aretoan. Ikasle guztiek taldeka  estereotipoen lanketa egin dute eta horretarako lanbideetan arreta jarri da. Ikasleekin ezagutzen dituzten lanbideei buruz galdetu zaie eta handitan zer izan nahi duten ere galdegin zaie. Beraien irudimenaren bitartez lanbide horiek guztiak nola irudikatzen dituzten ere galdetu zaie eta bukaeran lau ogibide zehatz marrazteko eskatu zaie: zirujaua, suhiltzailea, auto-lasterketetako gidaria eta polizia/ertzaina. Aurreikusten zen bezala, gehienek gizonezko irudia egin zuten lanbide hauek irudikatzeko.

Sorpresa ordea, hausnarketa saioaren amaieran iritsi da. Izan ere, lau ofizio hauetan jarduten duten lau emakume gonbidatu eta aretoan sartu dira, beraien laneko jantzi eta guzti.Ikasleak aho-zabalik geratu dira eta oso elkarrizketa interesgarria sortu da lau profesional eta ikasleen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak