Javier Bahon adituarekin ikastaro trinkoa

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2018ko urt. 30a, 13:00

Howard Gardner psikologo estatubatuarrak plazaratutako adimen anitzen teorian sakontzeko aukera izan zuten Txantxiku Ikastolako irakasle guztiek Javier Bahon adituari esker. Bahonek teoria horren gakoak hezkuntza sisteman duten eragin zuzena aurkeztu zien.

Pasa den asteko eguazten eta eguen arratsaldetan burutu zuten ikastaroan, ikastolako irakasle guztiek parte hartu zuten. Txantxiku Ikastolak berrikuntza pedagogikoarekin duen konpromezuan beste pausu bat eman nahi izan dute ikastaro honekin eta horretarako, Javier Bahon berrikuntza pedagogikoan eta hezkuntza arloan esperientzia handia duen irakaslea izan dute bidelagun oraingoan.

Howard Gardner psikologo estatubatuarrak sortutako "Adimen Anitzen Teoria" zertan datzan ezagutzeaz gain, teoria horrek ikaste prozesuan ikasleei nola lagun diezaieken ikusi zuten Txantxiku Ikastolako irakasleek. Ikasleek dituzten gaitasun desberdinek ikaste prozesua nola aberastu dezaketen ikusi zuten eta datozen hilabeteetan ikasitakoa praktikan jartzeko parada izango dute guztiek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak