Gaur hasi dira gabon opakizunak ikastolan. 3. eta 4. mailako ikasleak Bilboko Gabonetako Parkera joan dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek arratsaldean Olentzeroren antzerki emanaldia izango dute.
Bihar ostirala izango da gabon egitarauko egunik handiena, izan ere Mari Domingi eta Olentzero ikastolara gerturatuko dira ikastolako txikienen marrazki eta eskutitzak jaso eta opariren bat edo beste ematera. Ondoren, goizeko 11:00etan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin batuko dira San Martin inguruan eta handik kalejiran, gabon kantuak abestuz, herriko kaleak zeharkatuko dituzte emanaldia plazan bukatuz.
Ordu horretan DBH 2.mailako ikasleek San Tomas azokako postuak atonduko dituzte plazan bertan. Inguruko baserri eta etxeetako barazki eta gozoak salgai jarriko dituzte eta txistorra pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da.
Ospakizunek izango dute jarraipenik. Igandean goizeko 11:30ean ikastolako patiotik hasita gabon kantuak kantatzeko gonbidapena luzatu du ikastolak eta kanturako bakarrik ez, musika instrumenturen bat jotzera animatu dituzte ikasle eta gurasoak. Kalejiraikastolako patioan hasi eta Bidebarrietaruntz abiatuko da. Handik Errementari plaza, Motxon kalea, Atzeko kale, Kale Barria eta Kale Zaharra zeharkatu ondoren, plazan amaituko dute ibilbidea. Ondoren, ikastolako Guraso Kontseiluak antolatuta, salda hartzeko aukera izango da.