URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA TXANTXIKU IKASTOLARENTZAT

Erabiltzailearen aurpegia
Atzo arratsaldean Donostiako Kursaal Jauregian egindako ekitaldian banatu ziren Euskalit fundazioaren Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak eta Oñatiko Txantxiku Ikastolak URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA jaso zuen.

Urte borobila ari da izaten Txantxiku Ikastolarentzat, 50. urteurreneko ospakizunak eta Kilometroak 2017ko antolakuntzako ekitaldiei, errekonozimendu berri bat gehitu zaie oraingoan: Urrezko BIKAIN ziurtagiria.

Ziurtagiri honen bitartez, enpresa zein erakunde batek euskaraz zenbateraino eta nola egiten duen ebaluatzen da eta Txantxiku Ikastolari goren puntuazioa esleitu diote. Zigor Ibarzabal Txantxiku Ikastolako zuzendariaren hitzetan, "Kalitatezko euskara baten erabileraren alde egin dugu betidanik eta horretan jarraitzen dugu eta etxe barruan ez ezik, kanpo harremanetan ere euskara hedatzeko eragile bagara".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.