GAZTAINAK ERRE ARTIAN… TXIPLI, TXAPLA, PUN!
Aurten ere, Haur Hezkuntzako ikasleok bi bisita, biak oso bereziak, izan genituen Euskararen Egunean. Goizean gure iratxorik maitatuenarekin, Argitxorekin, egon ginen eta, gainera, berarekin dantza ere egin genuen… Eta arratsaldean… beste urte batez Joxe Mari Altube izan zen geurean, berak ekarritako danbolin tripaundian gu guztiontzat gaztaina erre eder askoak prestatzen. Guk ere lagundu genion, noski! Mila esker, Joxe Mari!
LIP DUB GRABAKETA ARRAKASTATSUA
Abenduaren 2an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu zuten herriko beste ikastetxeekin lip-dub grabazio batean.
LEHEN HEZKUNTZAKO 5.MAILAKOAK KANTARI
Hona hemen gure ikasleek Euskararen Egunean Kontzejupeko arkupean abestu zituzten koplak:
EUSKARAK BADU INDARRA
HIZTUNONGAN DAGO GARRA
GURE HIZKUNTZA ZABAL DEZAGUN
AHOZ-AHO, BARRA-BARRA
TXIKITATIK OÑATIERAZ IKASTEN D(OG)U GUK OSO ERRAZ
EUSKARAZ HAZI, HITZ ETA JOLAS
BIZITZA DANA EUSKARAZ
EUSKARA DUGU ETXEKO
BENETAN ZAILA AHAZTEKO
BABESTU BEHAR DUGU EUSKARA
HITZ EGINEZ EZ GALTZEKO
ZORIONAK eta ESKERRAK TTAK TALDEARI!
TTAK Euskara Taldea, Bigarren Hezkuntzako ikasleek osatzen dute eta egun berezi hura prestatzeko egin zuten lana itzela izan zen. Ederki pasa genuen guztiok Gaztelekuan antolatu zituzten jolas eta ekintzekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu egindako lanarengatik. Segi horrela!