"IRRIFUXIATUAK" KANPAINA

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2016ko ekainaren 7a

DBH 4. mailako ikasleak Siriar errefuxiatuei laguntzeko kanpaina batean murgilduta daude. Horretarako ekainaren 6, 7 eta 9an ekintza desberdinak egingo dituzte.
Atzo, ekainaren 6a, gelaz gela informazioa zabaltzen aritu ziren. Gaur, ekainaren 7a, sudur gorri bat euro baten trukean banatuko dute geletan eta ostegunean, berriz, arratsaldeko 16:30ean ikastolako patioan egingo dute sudurren salmenta.
Bildutako diru guztia HOTZ OÑATI taldeari bideratuko diote. Informazio gehiago topa dezakezue Facebook-eko SUDUR GORRIAK orrialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak