BELAUNALDI-ARTEKO HARREMANA BIZITZARAKO PRESTAKUNTZA

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2016ko apirilaren 5a

Gaur arratsaldean Txantxiku Ikastolako DBH 3.mailako zenbait ikasle Pake Leku elkartera joango dira telefono mugikorraren inguruko zenbait xehetasun erakusteko asmoz. Bizitzarako Prestakuntza ikasgaiaren barruan sortutako beste ekimenetako bat dugu honakoa eta bigarren urtez abian jarriko dute gure ikasleek. Inguruan ditugun gazte eta helduen bizipen eta esperientziak beti ematen digute zer ikasia, eta horretarako behar beharrezkoa belaunaldi-arteko harremana sendotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak