KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2016ko mar. 1a, 15:37
Ikastolako guraso, bazkide eta lagunei zuzendutako aurkezpen ekitaldia gaur arratsaldeko 18:00etan Santa Ana antzokian.

 

2016-2017 ikasturtean Haur Hezkuntzako etapan IXUTU proiektua abian jartzera goaz Txantxiku Ikastolan. Konfiantzaren Pedagogiaren hautua egin dugu eta gure Ikastolako errealitatea aintzat hartuz, hainbat ekarpen egin dizkiogu. Erabaki horiek korronte pedagogiko honekin bateratuz,  IXUTU proiektua sortzeko urrats garrantzitsuak eman ditugu, eta horien berri emateko aurkezpen ekitaldia egingo dugu gaur, martxoaren 1a, Santa Ana Antzokian arratsaldeko 18:00etan.

 

Ekitaldi hau Txantxiku Ikastolako guraso, bazkide eta lagun zareten guztioi zuzendua dago. Zatoz! Zuen parte hartzea behar dugu, hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok elkarlanean sortuko dugulako Ikastolako eredu pedagogiko berria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak