GAUR INAUTERI FESTA TXANTXIKU IKASTOLAN! Gaur, IN

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2016ko ots. 5a, 14:48
GAUR INAUTERI FESTA TXANTXIKU IKASTOLAN! Gaur, INAUTERIAK direla eta, ohi bezala TXANTXIKU IKASTOLAkook hainbat ekintza antolatu ditugu: • Haur Hezkuntzakoak 15:15 aldera, haurtzaindegiko atetik irtenda, kalejiran plazaraino joango gara , bertan bueltatxo bat eman eta jarraian ikastolako jolastokira itzuliko gara , Amaia Txintxurreta DJak gure txikientzako alaitutako musika emanaldiarekin gozatzeko. • Lehen Hezkuntzakoek, berriz, musika eta dantzekin herriko kaleak girotuko dituzte. Kalejira arratsaldeko 15:00ak aldera ikastolatik abiatuko da, eta 16:15a aldera herriko plazan bukatzeko. Aurrez ikusi dugun ibilbidea honako hau da: IKASTOLA – BIDEBARRIETA –MOTXON - ULTZEGIN – ARANTZAZUKO AMA – KALE BARRIA – PLAZA. • 16:30etik aurrera, ikastolako patioan Amaia Txintxurretarekin dantzaldia izango dugu eta bertaratzen garen guztiontzat txokolatea dastatzeko aukera paregabea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak