Urtarrilaren 22an, egubakoitza, 17:00etatik 19:00etara zuen seme/alabarekin batera 0-6 urteko haurren gelak ikusi eta ikastola ezagutzeko aukera izango duzue. Gainera, aretoan 17:30ean eta 18:00etan ipuin antzeztuak eskainiko dira ; geletan, aldiz, ekintza desberdinak izango dituzue: globoflexia, aurpegi margoketa...
Aretoko ipuin antzeztuak guztiok goza ditzagun, honako hiru jarraibide errespetatzea eskatzen dizuegu:
- Bi saio eskainiko dira: 17:30ean eta 18:00etan. Sartu-irtenek sortzen duten zarata ekiditeko asmoz, saio bakoitzaren hasieran ateak itxiko dira.
- Aretoan ezin da jan.
- Ume-kotxerik ezingo da sartu.
ANIMATU ZAITEZTE! EDERKI PASAKO DUGU!