KONFIANTZAREN PEDAGOGIA TXANTXIKU IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2015ko ira. 8a, 18:58

Oñatiko, zein bailarako gurasoentzako (haurdun daudenentzat eta 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat) eskolak antolatu ditu Txantxiku ikastolak. Ikastaroan izena emateko epea zabalik da jada. ANIMATU ZAITEZTE!

2016/2017 ikasturtean Haur Hezkuntzako etapa, proiektu berritzaile baten murgilduko da. Pedagogia honen ildo nagusiak hauek dira:

  • Haurra      norbanako bezala garatzea. Umea bere osotasunean garatzea.

Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta gaitasun honetan konfiantza izatea da pedagogia honen ardatz nagusia. Beste gako bat, umearen erritmo biologikoekiko, kognitiboekiko eta emozionalekiko errespetua da.

  • Adin      ezberdinetako haurrak harremanetan jartzea, elkarrekiko interakzioan      batzuk besteengandik ikas dezaten.

Haurrek duten berezko gaitasun hori garatzeko, behar beharrezkoa da umeak elkar harremanetan jartzea. Elkar lagunduz eta imitatuz ikasten baitute.

  • Espazioaren      antolaketak umearen garapen integralean duen garrantziaz jabetzea.

Orain arteko gelak egokitu egin behar dira espazio zabal eta interesgarriak sortzeko. Hau da, proiektu pedagogikoak eta proiektu arkitektonikoak bat egin behar dute.

  • Ikastolan familiaren      presentzia areagotzea, elkar harremanak indartzea.

Umeari familiako kideekin duen atxikimenduak ziurtasuna ematen dio eta lotura hori ikastolako irakaslearekiko garatzea oso garrantzitsua da umearen ikasketa prozesua ahalik eta egokien bideratzeko.

Horregatik, bailarako baina bereziki Oñatiko gurasoentzako (haurdun daudenentzat eta 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat) eskolak antolatuko ditu Txantxiku ikastolak. Saioek 2 orduko iraupena izango dute eta ostiral arratsaldetan izango dira 17:00etatik 19:00etara. Hauek dira gaiak eta data zehaztapenak:

  • 2015-09-18: Mintegiari sarrera. Gurasotasuna eta bikote krisia. Haurraren lehen 6 urteen garrantzia.
  • 2015-10-23: Senaren edo instintuaren teoria eta konfiantzaren pedagogiaren oinarriak.
  • 2015-11-20: Umearen erritmo biologiko eta intelektualak.
  • 2015-12-11: Atxikimendu sena. Jatorria eta ontogenia. Atxikimendu neurgailuak.
  • 2016-01-22: Banatzea, galera. Banaketa eskolatzean.
  • 2016-02-26: Diadaren barne fenomenoa. Auto-estimuaren jatorria
  • 2016-03-18: Atxikimendu instintuaren ikerketa. Atxikimendu motak eta ezaugarri familiarrak.
  • 2016-04-29: Ustiapen eta garapen kognitiboa. Erritmo kognitiboak
  • 2015-05-20: ihes eta beldur sena eta horren agerpenak.

Ikastaroak, saio bakoitzeko 15€ko kostua izango du familiako. Izen ematea idazkaritzara deituz (943781204) edo posta elektroniko bitartez (txantxiku@ikastola.eus) egin daiteke. Izen ematea irailaren 16ra arte luzatuko da. Informazio gehiago beharko bazenute jarri gurekin harremanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak