Aurtengo Ikastolaren Asteko ekitaldiak herenegun hasi genituen. Berritasunak izango dira egitarauan; izan ere, LH 5.mailako ikasleek urtean zehar landutako ANTZERKI TAILERREKO ikuskizunak izango baititugu. Ikasturte honetan, Jurgi Etxeberria irakaslearen eskutik antzerki saioak izan dituzte astero eta ,orain, landutakoa taularatzeko ordua iritsi da.
Urduritasunak alde batera utzita, herenegun egin zuten lehenengo antzerki emanaldia Santa Ana aretoan. AITATEGIA izeneko antzezlana eskaini zuten A taldeko ikasleek. Baina, atzokoaz gain beste bi emanaldi berri ere izango dira: gaur, eguena, Santa Ana aretoan, arratsaldeko 18:00etan TXANGOZ TXANGO GORRITXOREKIN antzezlana bata eta 19:00etan MITOLOGIA izenburukoa bestea.