Errigorak berriro eskaintza interesgarri bat helarazi digu eta geuk Nafarroatik zuzenean datorkigun ekimen honekin bat eginik, eskaintza hau zeuen eskura jarri nahi izan dugu. Olio ekologikoa, zein konbentzionala da oraingoan ERRIGORAK ESKUTIK ESKURA eskaintzen diguna.
Eta geuk herrigintza horretan parte hartu nahirik, zuen eskariak Txantxiku Ikastolatik bertatik bideratzeko aukera eman nahi dizuegu. Horretarako behean duzuen loturan klikatu, taula bete eta bidali iezaguzue. Zuen eskariak jasotzeko eguna, lekua eta ordua aurrerago zehaztuko zaizkizue.
ASKORENTZAKO, OLIOA ORAINDIK URRE LIKIDO!