Ehunka amets, egitasmo eta beharrei erantzun bat bilatu nahian eman genion geure jardunari hasiera.
Ehunka haur, guraso, familia, lagun, herritar eta eragile erantzun horien irtenbide bila.
Ehunka izan ziren, baita, gainditu beharreko oztopo eta trabak. Beste horrenbeste zenbaitetan bizi izandako saminak.
Eta, azkenean, ehunka izerdi tantez ireki genuen bidea.
Orain haiei esker, ehunka haur eta gazte Euskaraz hazten eta hezten jarraitzen dugu.
Herriak landatutako zuhaitza dugu Txantxiku Ikastola. Eta nola ahaztu behinola sortutako esamoldea:
“Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak”
Ehunka guzti horiek geure enbor, geure euskarri, ehunka irribarreren sorterri.
Zeu ere Txantxiku Ikastola osatzen dugun “ehunka” horren parte izatera gonbidatzen zaitugu.
ANIMATU ZAITEZ ETA EZAGUTU GAITZAZU!
ZEU ERE IZAN ZAITEZ GU!