Ikastola: zer garen, zer eskaintzen dugun, nola funtzionatzen dugun... gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Ikastolako Zuzendaritza taldeak, Haur Hezkuntzako espezialistekin batera, behar ditugun azalpen eta argibideak emango dizkigute. Hau dena bihar, urtarrilaren 28an, eguaztena izango da. Hitzaldia guraso eta herritar guztientzat irekia da. ZATOZ GU EZAGUTZERA!