GOLDEN 5: SEME-ALABA "DISDIRATSUAGOAK".

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2015ko urt. 19a, 11:18

Gaur astelehena, urtarrilaren 19a, Maria Jose Lera Golden 5 proiektuko koordinatzaileak, Seme- alaba “distiratsuagoak” hitzaldia emango du Txantxiku Ikastolako aretoan. Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean izango da eta interesatua dagoen herritar oro bertaratu daiteke.

Hitzaldian, Mª José Lerak, Psikologian doktorea, Sevillako Unibertsitateko irakasle titularra, irakasle eta orientatzaile hezitzaileak Golden 5 proiektua zertan datzan azaltzeko.

Golden 5 proiektu pedagogiko europarra da eta bere helburu nagusiena, laburbilduz, ondorengoa da: guraso, ikasle eta ikastolaren artean lankidetza giro sendoa sortzea, eta horren eraginez, lorpen akademikoak hobetzea eta gelan gizarte egokitzapena handitzea, elkarrenganako errespetua sustatuz.

Zuen seme-alabak “disdiratsuagoak” izan daitezela nahi baduzue, ez izan zalantzarik eta gerturatu zaitezte hitzaldira, gauza asko ikasiko dituzue eta. Gainera Mª José Lera entzutea plazer bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak