KANTU AFARIA

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2015ko urt. 16a, 17:20

ZATOZ urtarrilaren 30ean Txantxiku Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeko kideek antolatutako KANTU AFARIRA!

Datorren urtarrilaren 30ean kantu afaria egingo da Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta . Aurrekoak bezala Larraingain elkartean izango da. Bakarrik zenbat izango garen jakitea falta da!

- Eguna: urtarrilaren 30a, egubakoitza, 20:30ean

- Tokia: Larraingain elkartean

- Menua: txistorra, bakailao tortilla, entsalada, saiheskia,

postrea eta kafea (eztarria berotzekorik ere izango da)

- Prezioa: 15-20€ gutxi gorabehera

Afalosteko kantuak gidatzeko ardura “Sei Pistols (eta trabuko bat)” taldeak izango du. Trikitixa, biola, gitarra, pianoa, txistua eta perkusioarekin, betiko doinu herrikoiez gain, Oskorri, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Sorotan Bele, Zea Mays… taldeen kantez osatutako errepertorioaz gozatuko dugu. Kantu liburuak ere banatuko dira.

Honako gonbidapena ikastolako guraso, irakasle, langile eta ikasle ohiei dago zuzenduta. Beraz, lagun arteko giroan afaldu eta afalostean kantuan egiteko gogorik baduzu, hemen duzu aukera!

Afarira etortzekoa bazara, izena emateko hiru aukera dituzu:

· Bidali mezua: txantxiku@ikastola.net

· Deitu telefonoz: 943 78 12 04

· Bete “Gurasoendako Txipistinak” buletineko  izen-emate orria eta ikastolara bidali.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 28a izango da.

ANIMATU ZAITEZTE!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak